GARA > Idatzia > Kultura

Zinemaldian ere, langabezian dauden herritarrekiko elkartasuna

GARA | DONOSTIA

Donostiako Udalak Zinemaldiko saioetara joateko 800 sarrera banatuko ditu langabeen artean. Sarrerak lortu nahi dituen orok hiru baldintza bete beharko ditu; adinez nagusia izatea, langabezia txartela izatea eta Donostian erroldatuta egotea. Datorren asteartetik aurrera egin ahal izango dira eskakizunak, Udalinfo bulegoan, 9.00etatik 11.00etara. Etxe bakoitzak sei sarrera -hiru pelikula bakoitzeko bina sarrera- eskuratu ahal izango ditu.

Bestalde, hilaren 26rako deitutako greba orokorrari buruzko informazioa zabaldu du Zinemaldiko zuzendaritzak. Grebarekin bat egiten dutela adierazi dute, eta «lanposturik ez duten herritar guztiei» elkartasuna erakutsi nahi dietela. Horregatik, egun horretako egitaraua bertan behera geratuko da Kursaaleko auditoriumekoa eta K2 aretokoa izan ezik (lehiaketarako filmak besterik ez dira proiektatuko).

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo