
Zinemaldian ere, langabezian dauden herritarrekiko elkartasuna
GARA | DONOSTIA
Donostiako Udalak Zinemaldiko saioetara joateko 800 sarrera banatuko ditu langabeen artean. Sarrerak lortu nahi dituen orok hiru baldintza bete beharko ditu; adinez nagusia izatea, langabezia txartela izatea eta Donostian erroldatuta egotea. Datorren asteartetik aurrera egin ahal izango dira eskakizunak, Udalinfo bulegoan, 9.00etatik 11.00etara. Etxe bakoitzak sei sarrera -hiru pelikula bakoitzeko bina sarrera- eskuratu ahal izango ditu.
Bestalde, hilaren 26rako deitutako greba orokorrari buruzko informazioa zabaldu du Zinemaldiko zuzendaritzak. Grebarekin bat egiten dutela adierazi dute, eta �lanposturik ez duten herritar guztiei� elkartasuna erakutsi nahi dietela. Horregatik, egun horretako egitaraua bertan behera geratuko da Kursaaleko auditoriumekoa eta K2 aretokoa izan ezik (lehiaketarako filmak besterik ez dira proiektatuko).