GARA > Idatzia > Euskal Herria

Aldi bereko elkarretaratzeak, «Parot doktrina» amaitu dadila eskatzeko

Euskal Herriko hirurogei udalerritik gora 197/2006 doktrinaren salaketaren lekuko izan ziren atzo, salbuespenezko neurria sufritzen duten preso bakoitzaren herrietan deitu baitzituen elkarretaratzeak Herrirak. Bertatik, guztion arteko konponbidean jarri zuten arreta, «normalizazioan denok dugulako zer irabazi».

p014_f01.jpg

GARA |

Estatu espainol nahiz frantsesek indarrean mantentzen duten salbuespenezko espetxe politika salatzeko elkarretaratzeak burutu ziren atzo, Euskal Herriko hainbat eta hainbat udalerritan. Hain justu, 197/2006 doktrina ezarri dieten euskal preso politikoen herrietan izan ziren. Orotara, hirurogei udalerri baino gehiago izan ziren elkartasunaren eta salaketaren lekuko.

Bilboko Abando plazan egindako elkarretaratzean hartu zuen parte Beñat Zarrabeitia Herrirako kideak. Ordu batzuk lehenago Euskal Herriratua zegoen, azken bi egunak Estrasburgon eman baititu Emilie Martin kidearekin batera. Han europarlamentariekin bilera bira egin dute, besteak beste «Parot doktrinaz» eta sakabanaketaz hitz egiteko.

Hedabideen aurrean, atzo Zarrabeitiak gogorarazi zuen Estatu espainolak aplikatzen duen 197/2006 doktrina legez kanpokotzat jo zuela Giza Eskubideen Europako auzitegiak. Madrilek entzungor jarraitzen duela salatu zuen, nahiz eta auzitegiak ohartarazi zion Ines del Rio Tafallako presoa espetxean mantentzea ez dela legezkoa.

Herrirak atzo berriro adierazi zuen egiten duten eskaria oso argia dela, alegia, neurriz kanpokoa den doktrina hori behin betiko bertan behera uztea, denboran gehiago luzatu gabe. «Ez du lekurik Europar Batasunaren baitan eta berehala amaitu behar dute honekin -adierazi zuen-. Uste dugu norabide positiboan urratsak emateko garaia dela».

Testuinguru honetan, garai politiko berria zabaldu den honetan, plataformaren iritziz, pentsaezina da «iraganari eta gatazkari iltzatutako neurriak indarrean mantentzen jarraitzea. Geure konpromisoa euskal jendartearekiko, bakea, giza eskubideen errespetua eta konponbidea irabaztea da», esan zuen.

Hiru elementu horiek eskuratzeko, «jendartearen aktibazioa, konpromiso bilketa eta ezberdinen arteko harremanak» uztartzea eskatu zuen Herrirak. Hain zuzen, Uribetxebarriaren kasuak agerian utzi du euskal gizartearen gehiengoa prest dagoela. «Normalizazioaren bidean denok dugu zer irabazi», esanez amaitu zuen.

Elkarretaratzeak eguerdian eta iluntzean egin ziren. Zornotzan, 120 lagun bildu ziren Juan Jose Legorburu eta Iñigo Akaiturriren askatasuna eskatzeko; Usansolon, 50; Deban, 60; Zizur Nagusian, 57; Larrabetzun, 69; eta Azpeitian 165, Juan Karlos Arrutiren alde.

Oñatin, Lekunberriz lez, manifestazioa egin zuten, eta 200 eta 250 pertsonak hartu zuten parte, hurrenez hurren. Antsoainen herri bazkaria eta flash mob-a egin zituzten «BatGutxiago» festaren barruan. Oiartzunen Ramuntxo Sagarzazuren askatasuna eskatu zuten, Irunen berriz Gabriel Zabalarena eta Bilboko Santutxu auzoan Inma Berriozabalena.

Etxerat alerta tras el aislamiento a tres vascos en Córdoba

Los presos políticos vascos Oskar Calabozo, Jon Urretabizkaia y Josu Etxeberria «Goierri», encarcelados en la prisión de Córdoba, se encuentran desde el jueves en aislamiento y les ha sido aplicado el artículo 75. Protestaron por que en su mismo módulo ingresaran al preso social Juan Amador Moreno, que había agredido antes a dos presos políticos vascos.

Según denunció Etxerat en una nota de prensa, los tres vascos reclamaron que este preso fuera trasladado a otro módulo, motivo por el que varios funcionarios decidieron aislarlos.

Etxerat explica que los hermanos Luis y Juan Amador Moreno ya han agredido a tres presos políticos vascos. Indican que el primero hirió en 2004 a Aitor Fresnedo con una navaja, en Villena, y una semana después, el otro atacó de la misma manera a Patxi Ruiz en Almería. Además, el pasado 5 de julio agredió a Aitor Liguerzana en la prisión de Foncalent.

Esta última agresión no se evitó, a pesar de que anteriormente los presos políticos vascos que se encontraban en ese mismo módulo habían denunciado la escalada de tensión que se estaba produciendo.

Desde Foncalent, Juan Amador fue trasladado a la cárcel de Navalcarnero, donde se encontraba el preso vasco Arkaitz Goikoetxea. Ambos compartieron el módulo de aislamiento, y aunque entonces no sucedió nada, Etxerat concluye que buscan incidentes como el acontecido en Foncalent.

Las familias de los presos aseguran sentirse «muy preocupadas», y denuncian la actitud de Instituciones Penitenciarias «por trasladar a un preso con estos antecedentes a las prisiones donde se encuentran los presos políticos vascos». GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo