ARTE
Arte produkzioa ikuspegi feministatik aztergai, Bilboko Alondegian
Bilboko Alondegiak «Ikuspegi feministak produkzio artistikoetan eta artearen teorietan» ikastaroaren lehenengo edizioa antolatu du, gizarte garaikidean ekoizpen artistikoaren alorrean gertatzen ari denari buruzko ezagutza kritikoa feminismoaren bidetik zabaltzeko helburuarekin. Lourdes Menendez EHU-UPVko katedraduna eta Xabier Arakistain komisario independentea dira ikastaro berriaren zuzendariak. Izen-ematea irailaren 30era arte egin ahal izango da Infopuntuan edo www.alhondigabilbao.com webgunearen bidez.