Travolta: «Pertsonaia gustukoa dut, niretzat erronka izan da»
John Travolta pozik agertu zen atzo Donostia saria hartzerakoan. «Savages» pelikulan lankide izan duen Benicio del Toro aktoreak eman zion. Oliver Stoneren filmean egin duen lanaz harro hitz egin zuen Travoltak hedabideen aurrean, beretzat erronka izan dela aitortuz.GARA | DONOSTIA
29 urte joan dira John Travolta Donostiara lehen aldiz etorri zenetik. 1983an bisitatu zuen Zinemaldia «Staying alive» filmarekin. Aurten Oliver Stoneren «Savages» lana aurkeztu eta Donostia saria jasotzera etorri da.
«Pulp Fiction» filmeko musikaren doinua entzuten zen bitartean jaso zuen saria. Gazteleraz eman zizkien eskerrak Zinemaldiko arduradunei eta publikoari, Donostia saria eskuan hartu eta hari begira zegoen bitartean. «Eskerrik asko. Pozik nago eta ohorea da niretzat sari hau jasotzea», adierazi zuen. Shakespeareren «To be or not to be» esaldia ere gogora ekarri zuen Kursaalen bildutakoen txalo artean.
Benicio del Torok, bere aldetik, aktore estatubatuarrari betidanik izan dion miresmena aitortu zuen bere aurkezpena egiterakoan. Elkarrekin lan egiteko aukera izan dute «Savages» filmean eta Travoltarengandik asko ikasi duela esan zuen. «Oso pertsona xumea da», gaineratu zuen Puerto Ricoko aktoreak.
Kursaaleko sari emate ekitaldiaren aurretik hedabideen aurrean agertu zen Travolta. Zinema ardatz duen festa handi honetan parte hartzeko izan duen aukerarekin pozik agertu zen. «Norbaiten lana ospatzeko pertsona talde bat biltzea pozgarria da, are gehiago mundu guztiak albokoa suntsitzen gozatu egiten duela dirudien garaiotan», adierazi zuen. DEAko agente bat hezurmamitzen du aktoreak «Savages» lanean. Emaztea hilzorian du eta edozer egiteko prest agertzen da, betiere dirua tartean baldin badago.
Pozarren agertu zen Oliver Stonek eman dion aukerarekin. «Benetan atsegin dut pertsonaia. Ez du zerikusirik ez Vincent Vegarekin ez Tony Manerorekin», esan zuen Travoltak.
Urteak ez dira alferrik pasatzen eta oso atzean geratu da estatubatuarrak «Saturday night fever» film ezagunean erakutsi zuen gorpuzkera. Bat baino gehiago harritu du motz-motz ebakita daraman ile beltzak ere.
Atzera begiratuz, «Pulp Fiction» entzutetsuan berriz jaiotzeko aukera eman izana eskertu zion Quentin Tarantino zinema zuzendariari. Lan harengatik Oscar eta Bafta sarietarako izendatua izan zen.
Hirurogei filmetik gora egin ditu bere ibilbidean John Travolta aktoreak eta «Killing Season» filmeko grabaketa amaitu berri du. Mark Steven Johnsonen lanean Robert de Niro izan du ondoan.
Atzera begira jarrita, «Pulp Fiction» entzutetsuan berriz jaiotzeko aukera eman izana eskertu zion Quentin Tarantinori. Bertan egindako lanagatik Oscar sarietarako izendatu zuten bigarren aldiz.
Benicio del Toro interpreta a un narco latino sin ley ni moral ni más dueño que el dinero. Según contó ayer, aceptó el papel por «la oportunidad de trabajar con Stone». Es más, dijo que con otro director quizá no lo hubiera aceptado.
Sobre Lado, su personaje, explicó que «tiene problemas para obedecer a la jefa del cártel porque es muy machista; él es de los que piensa que la mujer puede hacer alguna cosa mejor, pero no tienen capacidad de liderar un cártel. Todavía hay muchos hombres que piensan como él».
EFE