GARA > Idatzia > Euskal Herria

OÑATI

Gipuzkoan lehen aldiz errezeta elektronikoa zabaltzen hasiko da gaur

e-Rezeta errezeta elektronikoa abian jarriko da gaur, hilak 27, Oñatin, eta era horretan aurreneko aldiz iritsiko da Gipuzkoara. Uztailean hasi zen ezarpenaren lehen fasea Derion eta Abetxukun, eta irailaren 18an, Rivabellosara iritsi zen. Lakuaren iturriek jakinarazi zutenez, Oñatin abian jartzeari esker, e-Rezeta Euskal Autonomia Erkidegoko hiru lurraldeetan ezartzea lortuko da.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo