GARA > Idatzia > Euskal Herria

JAKINTZA UZTARTU

Nanoteknologia eta enpresak gerturatuko ditu AdegiTop topaketak gaur Donostian

 

Nanoteknologia ehun produktibora hurbiltzeko helburuarekin, euskal enpresen eta CIC nanoGUNEren arteko lan topaketa izango da gaur Donostian (10.00etik 15.00era), azken zentro honen egoitzan. Adegik antolatutako AdegiTop lehen topaketa hau «Nanoteknologia: XXI. teknologia uste duzuna baino hurbilago» izenburuarekin aurkeztu dute.

NanoGUNEk atzo adierazi zuenez, euskal gizartearen interesetarako bikote hau lantzea ezinbestekoa da. Horregatik, enpresek nanoteknologia beregana dezaten lan egiten du, beraien lehiakortasuna indartze aldera.

Hau ahalbidetzeko, eta oinarrizko zientziaren eta enpresetara zuzendu behar den emaitzen aplikazioaren arteko zubia gainditzeko, euskal zentroak bere ikerketa taldeek ezagutzaren esparruan lortzen dituzten emaitzak enpresen eskura jartzen ditu.

Jardunaldian euskal zentroko arduradunek nanoeskolan lortutako emaitzak zein sektoretara bideratu ditzaketen azalduko dute, eta enpresen eskura jartzen dituzten zerbitzuak eta laguntza ildoak aurkeztuko dituzte.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo