GARA > Idatzia > Eguneko gaiak

URRIAREN 20KO HAUTESKUNDEAK

«Egoera okerrenean dauden pertsonei bultzada berezia eman behar diegu»

p006_f04.jpg

Bea Ilardia

EH-Bildu-ko aukera berdintasunerako arduraduna eta Lehendakariordegia

Aurpegi eta izen berri bat, atal eta ardura berri baterako. Aukera Berdintasuna da EH Bilduren apustu nagusienetakoa Lakuako Gobernurako prestatu duen organigrama berrituan: gazteen, emakumezkoen eta etorkinen arazoak lehentasun gisa kokatzen ditu horretan, bai eta gizarte osoarenak ere, honen parte hartze demokratikoari ere bultzada emango diolako. Lehendariordetzarekin uztartuko litzateke sail berri hau, eta ardura Bea Ilardia abokatuaren eskuetan jarri dute. Galdakoztarra da eta 37 urte ditu. Bere egitekoak baditu dagoeneko zehaztapen ugari, batez ere gazteriari dagokion arloan.

Ramon SOLA | BILBO

Aukera Berdintasunaren arloa organigramaren goialdean jarri du EH Bilduk. Zergatik?

Sistema osoa dago krisian, eta ondorioz ereduari buelta osoa emateko aukera historikoa ere badugu. Horri begira, pertsona guztien eskubideak eta pertsona guztien ongizatea erdian jartzea ezinbestekoa dela iruditzen zaigu. Eusko Jaurlaritzaren egituraketa, noski, era berean aldatu behar dela esaten dugu, eta logikoa da, beraz, pertsonen aukera berdintasunari lehentasuna ematea. Berdintasun formal batetik berdintasun erreal batera pasatzeko garaia da, eta hori lortzeko aukera gutxien dutenei edo egoera okerrenean daudenei bultzada berezia ematea ezinbestekoa da. Ezberdinak direnak ezberdin tratatu behar ditugu. Lau gai sartzen ditugu, era transbertsalean: Gazteria, Partehartzea, Aniztasuna eta Parekidetasuna. Gizarte honen eraldaketa da gure helburua.

Horretarako eredurik aurkitu al duzue Europa mailan?

Ez, bereziki. Badaude horri begirako esperientzia eta politika egoki batzuk. Eta ez soilik Europan, Europatik at ere bada nora begiratu. Egokitzat hartzen ditugun guztiak uztartuko ditugu, baina sistema propioa eratuz.

Demokrazia parte hartzailea sustatuko duzuela diozu. Honelakoak oposiziotik aldarrikatu izan ohi dira, baina ez gobernutik, eskuak lotuko dizkion arriskua bertan baitago... Ez al diozue horri beldurrik?

Ez, inondik inora. Gu gizartearen gehiengoarekin bat gatoz: klase politikoaren interesen eta herriaren interesen artean gero eta alde handiagoa dago: hor daude, adibide gisa, greba orokorra, Madrilen aste honetan gertatu dena, Kataluniakoa... «Delegazio kultura» horrekin amaitu behar dugu; hau da, botoa lau urtean behin eskatzen digute, eta gainera gero boto hori erabiltzen dute beren burua zuritzeko boterea beste interes batzuen mesedera jartzen dutenean (bankuak, multinazionalak...). Gero murrizketak datoz, adibidez, eta, beren ustez, legitimitate osoarekin egin ditzakete, botoak jaso dituztelako. Aldi berean, delegazio horren bidez parte hartzen ari garela sinetsarazten digute, baina ez da horrela. Guk ez dugu delegazio kultura horretan sinesten, benetako parte hartze demokratiko batean baizik. Eta nola egiten da hori? Jendeari, gizarte zibilari, mugimendu ezberdinei... politika egiteko bidea ematen.

Zehatzago, herri galdeketak egiteko prest zaudete, AHTren inguruan edo zaborren kudeaketaren inguruan, esaterako? Nola? Non?

Interes orokorreko auziak direnean edota gehiengo kualifikatu batek eskatzen duenean, bai, parte hartze zuzenari baietz esaten diogu. Lehen mailako proiektu estrategikoak gizarteak erabaki behar dituela uste dugu. Gauzak ezin dira orain arte bezala egin, dekretuen bidez eta kito, gaizki ohituta gaude. Lehenik eta behin, informatu, hausnartu eta gero erabaki egin behar da. Zaborren kontua? Lekuan lekuko...

Emakumeen aurkako indarkeriaren kontra lan egiten duzu. Zer ikasi duzu lan horretan? Ideia berririk ba al dakarzu?

Nire irudipena da une zehatzetan zerbait egin dela, baina itxurakeria baino ez dela izan, funtsean ezer aldatu nahi izan gabe. Ikus dezagun, esaterako, 2004ko lege famatua. Batetik, genero indarkeria mota guztiak ez ditu biltzen. Bestetik, ustez prebentzioari eman nahi zion garrantzia, baina hau ezerezean gelditu da: dirurik ez, tresnarik ez... eta ondorioz, neurri penaletara mugatu da legea.

Nire esperientziatik zer ikasi dudan? Ba, azkenik, emakumea beti epaitu egiten dugula, eta guztiok egiten dugula hau (larriagoa da erakunde publikoetatik egiten denez). Tratu txarrak urte askotan jasan baditu, `nola aguantatu du hainbeste?', galdetzen dugu. Erakundeetatik bultzatzen den bakarra salaketa da: `Ez baduzu salatzen, zeure errua da'. Prostituta bada, zer esanik ez, bortxatua izatea ulergarria dela ematen du. Nagore Laffage-rena gertatu zenean, niretzat eskandalagarria zen entzutea `baina nola erabaki zuen mutil horrekin joatea?'... Tratu txarren emaileak ere askotan justifikatzen ditugu: drogazaleak direla, alkoholikoak, zoroak... baina argi dago drogazale, alkoholiko eta zoro guztiek ez dutela hori egiten. Horregatik diot emakumea epaitzen dugula beti; neurri batean errudun egiten dugu.

Irtenbide bakarra estrukturala dela ziurtatzen da behin eta berriro, eta egia da, baina epe luzeko borroka da hori. Epe motzeko soluziorik ez al dago?

Egia da sakoneko soluziorik ez dela izango, hainbat arlotan berdintasun printzipioak bultzatzen ez baditugu, gehienbat hezkuntzan eta txiki-txikitatik. Heziketa moldeak aldatu behar ditugu: aukera berdintasuna posible dela irakatsi behar diegu; neskak eta mutilek ez dituztela rol ezberdinak bete behar gizarte honetan... Prebentzioan inbertitu behar da, baina benetan, dirua eta interesa jarriz.

Gero, badira neurri zehatzak, noski: adibidez, tratu txarrak jasaten dituzten emakumeekin lan egiten duten guzti-guztiek formatuak izan behar dute: poliziak, epaileak, medikuak...

Gazteriaren arazoei ere garrantzia ematen diezue. Baina, neurri zehatzik ba al dago?

Bai. Aurpegi ezberdinak dituen arazoa da hori: etxebizitza, hezkuntza, lan prekarietatea... Hiru esparru hauetan soluzio batzuk planteatzen ditugu. Lan banaketaren bidez, ongi eta kalitatez bizitzeko soldata duina lortu behar dugu. Zehaztuko dut: gure eredua ez da `nik ahalik eta diru gehien irabazi nahi dut'. Inola ere ez. Lan orduak murriztu, kalitatez bizi eta soldata duin batekin, hau da gure eredua. Eta horretarako kontratazio publikoetan (enpresa pribatuetan ere lortu beharko genuke) gazteentzako portzentajeak ezarri beharko lirateke; hau da, gazteei bideratutako portzentaje zehatz bat jarriko genuke.

Etxebizitzari dagokionez, politika berri bat behar da, alokairu sozialean oinarritua: gaurko Etxebideren gisako erakunde batek kudeatuko lukeena, diru sarrerarik eta adin mugarik kontuan hartuko ez lukeena, eta gainera, gazte horren diru iturrien %25 baino gehiago suposatuko ez lukeen alokairua izango litzateke. Erdi eta goi mailako ikasleek alokairu sozial berezi bat edukiko lukete, ikasketak burutu bitartean, eta beren material eta eguneroko beharretarako diru publikotik diru sarrera bat jasoko lukete.

Hezkuntzan, noski, lehenengo neurria tasak jaistea da, horiek desagerrarazteari begira. Unibertsala, euskalduna eta propioa den hezkuntza nahi dugu.

Horrez gain, gazteek euren ahots propioz jardun behar dutela argi du EH Bilduk. Neurri berria eta interesgarria da hau ere, nire ustez. Beraiek izan behar dute euren arazoen eta euren soluzioen protagonista.

Etorkinen gaia liskartsua dela nabarmena da kalean: delinkuentziarekin lotzen dituen ahots ugari daude, giza multzo batzuen gizarteratzeko arazoak begi-bistakoak dira... Nola ikusten duzue hau guztia?

Ekonomiaren atzeraldi honetan atzerritarrak arerio gisa ikusiak dira, mehatxu bezala, eta gizartearen esparru zabal batean badabil diskurtso hori. Garaiak oparoak zirenean zentzu `utilitarioa' eman zitzaien etorkinei, inork nahi ez zituen lanpostuak betetzeko, baina gauzak aldatu egin dira eta diskurtso xenofobo horiek hor daude. Gure iritzia da arrazoi politiko zein gizarte arrazoiengatik zenbait pertsonak Euskal Herritik alde egin behar izan dutela eta arrazoi berdintsuengatik Euskal Herrira zenbait pertsona etorri egin dela. Eta gure proposamena da batzuekin eta besteekin Euskal Herri anitza egiten dela, eta gainera horrela eraiki nahi dugula. Pertsona horiek guztiek, euskal herritarrak diren heinean, euskal herritarrok eduki behar ditugun eskubide eta aukera berak izan behar dituzte.

Honekin batera, jendartearen pentsamoldearen eraldaketa ere sustatu nahi dugu, gizarte justuago bat eraiki behar badugu, eta hori mentalitate justu batetik abiatuta baino ez da egiten.

«Nosotros también somos parte de toda esa gente harta»

Una pregunta más personal. Bea Ilardia sería vicelehendari si EH Bildu llegara al gobierno, ¿cómo se afronta un reto así?

Pues con algo de vértigo, pero sobre todo con ilusión.

Las encuestas constatan el hartazgo ciudadano con eso que se llama clase política. ¿Les beneficiará en las elecciones?

Está claro que no somos políticos profesionales, pero es más: nosotros también somos parte de esa cantidad de gente que está harta. Los miembros del equipo de gobierno de EH Bildu en general trabajamos hace tiempo en espacios y organismos en los que están precisamente todas estas personas que están hartas. No somos políticos profesionales ni quisiéramos serlo.

En campaña les reprocharán seguramente que no ofrecen garantías de gestión, que no tienen experiencia...

No tenemos experiencia en este nivel de gestión, es así, pero sí la tenemos en nuestros espacios de trabajo, cada uno en el suyo. Y también aportamos una gran ilusión para cambiar esta sociedad. Pero es que, además, si algo nos ha demostrado el resto es que no son grandes gestores precisamente, no hay más que ver la situación que tenemos: los ricos cada vez más ricos, los pobres cada vez más pobres, los invisibilizados cada vez más invisibilizados... Honestamente, no creo que tengan nada que puedan reprochar, ni que sean los adecuados para hacerlo.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo