GARA > Idatzia > Kultura

INTERNET

«Ravel, kultur aniztasunaren adierazlea» webgunea estreinatu du Radio Kulturak

Konpositore bikaina izan zen Maurice Ravel ziburutarraren kultur aniztasunaren balioa nabarmentzeko tresna ludiko gisa sortu du Radio Kulturak www.ravelkultura.com webgunea. Artistaren obraren zuzeneko kontzertuak, zaleen elkarrizketak eta obren azalpena entzuteko aukera ematen du webgune berri honek. «Ravel: portraits basques» liburuaren egile Etienne Rousseau Plottoren laguntzarekin egina izan da gunea.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo