GARA > Idatzia > Iritzia> Ikusmira

197/2006 doktrina, Madrilen tema deitoragarria

Oscar Abad eta Itziar Martinez euskal preso politikoak aske uztea erabaki zuen atzo Auzitegi Nazional espainolak. Eurak bezala aspaldi kalean izan behar luketen beste 15 preso, aldiz, kartzelan atxikitzea erabaki zuen. Bi presoon abokatuek atzo ez omen zekiten erabaki horren zergatia, eta seguru asko, Auzitegiko epaileek berek ere ez dakite, ezta 197/2006 doktrina ezarrita dauden dozenaka lagunak zergatik atxikitzen dituzten kartzelan ere. Egia esan, jakin badakite, baina ez dute azalpen juridikorik. Estatu espainolaren jarrera ezin doilorragoa da Gorenaren doktrina horri -eta oro har espetxe politikari- dagokionez. Lehenik, frankismoaren kode penala gogortzeko betiko interpretazioa aldatuz, 197/2006 doktrina sortu zuen. Eta joan den uztailean, Europako Giza Eskubideen Auzitegiak Ines del Rioren kasuaren bidez doktrina horren aurkako epaia eman zuenean, Madrilgo Gobernuak jarrera lotsagarria erakutsi zuen epai horren kontrako adierazpenak eginda eta ondoren helegitea aurkezteko epea agortuta, ibilbide luzerik ez duen doktrinaren amaiera ahal beste atzeratu nahian, baina irudi deitoragarria eskainiz. Izan ere, Estrasburgoren epaiak aukera ezin hobea eman zion Estatuari giza eskubideen aurkako politika hori bertan behera uzten hasteko. Baina teman sartuta jarraitu zuen, eta zenbat eta tematuago agertu, haren irudia hainbat eta deitoragarriagoa da.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo