GARA > Idatzia > Euskal Herria

LEKEITIO

Astelehenean desagertu zen 83 urteko gizonezkoaren bila jarraitzen dute

Lekeition astelehen arratsaldetik desagertuta dagoen 83 urteko gizonezkoa aurkitzeko bilaketa operazioa jarri zuten martxan atzo berriz. Lakuako teknikari batek koordinatuta, Brigada Mugikorreko mendiko erreskate-taldeko agenteak, Ertzaintzaren helikoptero batek eta Berroziko eta Elorrioko zakur-taldeak ari dira parte hartzen bilaketa lanean. Besteak beste, Santa Katalina faroa eta itsasertzeko guneak arakatu zituzten. Astelehen arratsaldean, Lekeition ohiko paseoa egin ostean, gizonezkoa ez zen etxera itzuli, eta senideek salaketa jarri ostean, astearte arratsaldean hasi ziren bilaketa lanak.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo