Udaltsov lider ezkertiarra atxilotu du Moskuk, bere aurkako ikerketa ireki ostean
Sergei Udaltsov Ezkerreko Fronteko lider errusiarra atxilotu zuten bart. Ustez «Gobernuaren kontrako istilu masiboak antolatzeko prestaketak» egiteagatik bere eta beste opositore batzuen aurka ikerketa abiatu zuen Gobernuak eta lehen galdeketaren ostean atxilotu dute.
GARA | MOSKU
Errusiak Sergei Udaltsov opositore ezaguna atxilotu zuen bart berari buruzko ikerketa bat abiatu duela iragarri ostean. Gobernuaren hurbileko telebista kate batek egindako dokumental bat da atxiloketa horren oinarri, Udaltsovek Gobernua indarrez eraitsiko duela ziurtatzen duena.
Ikerketa «istilu masiboak antolatzeko prestaketak egiteagatik» ireki dutela adierazi zuen Vladimir Markin ikerketa batzordeko bozeramaileak, eta Udaltsoven etxea miatzen hasi direla gehitu zuen.
Lehen galdeketaren ostean atxilotu zuten Udaltsov eta berez 48 ordu igaro beharko ditu poliziaren zaintzapean. Bere emazteak Errusiaren jarrera salatu eta senarraren aurkako akusazioak ukatu zituen Moskuko irrati batean. Bere etxebizitzaz gain, gurasoena ere miatu zutela adierazi zuen Violetta Volkova abokatuak.
Udaltsov, Ezkerreko Fronteko burua ikertzeaz gain, Leonid Lebedev, Razvozjaev Konstantin eta beste hainbat kide ere susmagarriak dira, Markinen esanetan.
Akusazioaren oinarri den dokumentala etenez betea eta narrazio oso eskasekoa da, eta bertan Udaltsovek Moskuko Bankuko nagusi ohiaren -Londresen erbesteratua- eta Georgiako diputatu baten agindu eta finantziazioa jasotzen duela ematen da aditzera. NTV kateak produzitu eta zabaldutako dokumentalak opositoreak Gobernua eraitsi eta atentatu bat egiteko militante txetxeniarren laguntza eskatzeko asmoa zuela agertzen du.
Ikerketa batzordeak dokumentaleko irudien analisia egitean horiek inolako manipulaziorik gabe jasoak daudela adierazi zuen.
«Ezkutuko kameren bitartez grabatutako ahotsa Udaltsovena dela baieztatu» dutela nabarmendu zuen batzordeak.
Oposizioaren aurkako operazioa
Oraingoz, ikerketa «istilu masiboak antolatzeko prestaketen» inguruan zentratu dute, baina ikerlariek «lurralde errusiarrean ekintza terroristen antolakuntzaren inguruko informazioaren bilaketa» ere kontuan izan beharko dute.
Markinek adierazi zuen «azken finean, gure lurraldean inpunitate osoz ordena publikoa aztoratu eta erasoak prestatzea posible dela uste dutenak eta Errusiako Zerbitzu Berezien lana gutxiesten dutenak ohartarazi nahi» dituela eta Gobernuak honelako ekintzen aurrean «bizi arteko kartzela zigorra» legeztatzeko asmoa duela gogorarazi zuen. «Ez soilik errusiar herritartasuna dutenentzat, baita georgiar zein bestelako herrialdeetako kideentzat ere».
Oposizioaren hitzetan, ikerketa honek Putinen itzulerarekin batera abiatutako erregimenaren gogortzea uzten du agerian.
Eskubide Zibilen defentsan lan egiten duen Interfaxe GKEko Lev Ponomareven hitzetan, Gobernuak «oposizioaren aurkako erasoaldi gogorrari ekin dio eta hau oso arriskutsua da herrialdearentzat».
Sergei Udaltsov nació en 1977 en Moscú en una familia de la nomenklatura soviética. Su abuelo fue embajador en Grecia y su bisabuelo un camarada de Lenin junto al que lucho.
Formado en la escuela del Partido Comunista, que abandonó para crear un nuevo frente anticapitalista de izquierdas, fue líder de la Vanguardia de la Juventud Roja y se presentó a las elecciones legislativas de 1999. En 2005 probó suerte en las municipales de Moscú con el PC.
De 35 años de edad, su lucha incansable para denunciar la represión contra la disidencia y el endurecimiento del régimen autoritario desde el regreso al Kremlin en mayo del exagente de la KGB Vladimir Putin, le ha costado varias detenciones en sus años de militancia.
El año pasado pasó casi cien días en prisión por varias infracciones durante las manifestaciones realizadas. Durantes sus estancias en prisión ha llevado a cabo más de una huelga de hambre.
«Quiero vivir en un país libre, donde tenga derecho a controlar las acciones del poder y estar seguro de que mis hijos van a vivir en una sociedad civilizada en Rusia y no en un país de ladrones y estafadores», publicó en internet. GARA
Sergei Udaltsov opositorea sistematikoki atxilotu ohi dute Vladimir Putinen Gobernuaren aurka antolatzen diren protesta gehienetan, eta behin baino gehiagotan zigortu izan dute 15 eguneko atxiloaldiarekin.