GARA > Idatzia > Iritzia> Ikusmira

Sanduzelaiko bizilagunek arrazoi zuten, baina Iruñeko kartzela abian da aspaldian

Espainiar Gobernuak Iruñean espetxe erraldoi bat eraikitzea erabaki zuen, baita, zenbait urte iraganik, kartzela eraikitzeko, ingurumenean izango zuen eraginaren txostena egin beharrik ez zegoela ere. Iruñeko Udalak eta Sanduzelai Auzo Elkarteak txosten hori eskatu zuten eta Auzitegi Goren espainolera jo zuten. Baina Madrilgo Gobernuak salbuespenezko arrazoiak argudiatu zituen eta bat-bateko urgentziak premiatuta, kartzela eraiki eta abian jarri zuen. Atzo, ordea, Auzitegi Gorenak arrazoi eman zien Udalari eta Sanduzelaiko bizilagunei, espainiar Gobernuak hartutako erabakia baliogabetuz, salbuespeneko arrazoirik ez baitzegoen, ebazpenak dioenez. Hala ere, Gorenak ez du onartu kartzela eraikita dagoen gunea lehengoratzea, auzo elkarteak eskatzen duena, txostenak erakuts bailezake egokia dela kartzela inguru horretan eraiki izana. Beraz, kartzelak, legezko zein legez kanpokoa izan, bere horretan jarraituko du, Gobernuak legearen araberako prozedura gabe, ekintza burutuak baliatuta. Eta herritarrek Auzitegi Gorenak emandako arrazoiarekin konformatu beharko dute. Arrazoi hori, ordea, hasieratik zuten.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo