Konponbidearen kontrako norabidean tematzea egotzi dio EH Bilduk Madrili
Aieteko Adierazpena sinatu zenetik urtebete igaro denean, EH Bilduk «bi ordulari» daudela esan zuen atzo. Bata euskal gizartearena, normalizazio prozesuan aurrera mugitzen dena; bestea, Estatu espainolarena, atzera egiten duena. Agiria tresna baliagarria dela berretsi zuen.
Oihane LARRETXEA | DONOSTIA
Dagoeneko urtebete igaro da Aieteko Konferentzia egin zenetik, eta denborak aurrera egin duen arren, bertan adostutako adierazpenak deitzen zituen eragileak -Estatu espainola eta frantsesa batetik, eta ETA erakundea bestetik- ez dira abiadura berean mugitu. Hala adierazi zuen atzo EH Bilduk Donostian, eta gaur egun «bi ordulari» daudela erantsi zuen. «Bata euskal gizartearena, siglen gainetik aurreraka mugitzen ari dena, martxan dagoena». Bigarrenak Madrilen jarrera irudikatuko luke, eta ordulari horrek «aurrera egin beharrean atzera egiten du, orain urtebete ezer gertatu izan ez balitz bezala funtzionatzen du», adierazi zuen Maribi Ugarteburuk. Horregatik, «bakearen benetako etsai bezala» jokatzen ari dela uste du koalizioak.
Amaia Agirresaroberekin batera hartu zuen hitza prentsaurrekoan, eta biek ala biek berretsi zuten zein den Euskal Herriaren nahia: «Gertatu denaz termino demokratikoetan hitz egin dadila» eta Madrilen aldetik «jarrera aldaketa», PPren Gobernuak ez baitu adierazpenaren norabidean urrats bakarra ere egin, euren esanetan.
Hamabi hilabete eta gero egiten duten irakurketari dagokionez, euskal gizarteak eta nazioarteak erakutsitako jarrera txalotu zuen EH Bilduk, gatazkaren auzia agendan kokatu dutelako, baina bestetik, Madrilek urratsak ez egiteaz gain, prozesua trabatzearren egiten dituen saiakerak kritikatu zituzten. Hala, presoek jasaten dituzten baldintzek okerrera egin dutela eta hiritarren aurka erasoak izan direla salatu zuten, Enara Rodriguezek orain gutxi jasandako egoerari aipu eginez.
Horregatik, jarrera aldaketarik espero al duten galdetuta, Ugarteburuk erantzun zuen orain arte izandakoa zein den ikusita «epe laburrean» ez dutela espero. Estatu espainola aurreko egoeran «oso eroso» zegoela esan zuen, gaineratuz badirudiela Estatu espainolak ETAren ekintza armatua legokeen agertokira bueltatzeko asmoa duela, «jakin arren hori ez dela hala izango»; beraz, «erabat zentzugabea da».
Elkarrizketaren beharra
Arreta adostu zen akordiora bueltatuz, EH Bilduk gogorarazi zuen bi alorrean aktibatu behar den elkarrizketaz diharduela testuak. Batetik, «gatazkaren ondorioak konponbidean jartzeko elkarrizketa, ETA eta bi estatuetako gobernuen artean», eta bestetik, «gatazkaren erroak konponbidean jartzeko elkarrizketa, eragile politiko guztien artean; hots, Euskal Herriak nazio bezala bere etorkizuna erabakitzeko duen eskubideari buruzko elkarrizketa politikoa».
Elkarrizketarako «prest» daudela berretsi zuen koalizioak, eta Aieteko Adierazpena konponbiderako tresna dela. Hala, horretaz baliatzeko unea dela esan zuen.
Konponbiderako bermea akordio demokratikoa da, EH Bilduren iritziz. Hala, Eskozia aipatu zuen eta «eskubide demokratikoa den erabakitzeko eskubidearen akordioa» izan dela nabarmendu zuen
Han pasado doce meses desde la Conferencia de Aiete y la posterior Declaración, pero a día de hoy únicamente se ha cumplido una parte del primero de los cinco puntos que recogía el documento, aquel que exigía el fin definitivo de la actividad armada de ETA.
Con motivo del aniversario, y a dos días de que se cumpla un año desde el anuncio del cese, ayer PP y PSOE se apresuraron a solicitar la disolución de ETA, obviando la falta de pasos de los gobiernos español y francés, condiciones que la Declaración de Aiete también recoge y que por el momento no se han cumplido.
Rafa Larreina, diputado de Amaiur, criticó la actitud de los partidos estatales, al considerar que las fuerzas soberanistas han dado «pasos importantes».
Lokarri, que auspició la celebración de la conferencia, celebró ayer un pequeño acto con motivo de la efeméride en el mismo Palacio de Aiete. Su portavoz, Paul Ríos, consideró «positivo» el año transcurrido, aunque con algunas «salvedades», citando algunos retos pendientes, como «abordar las consecuencias del conflicto, el desarme, el respeto a las personas presas o el reconocimiento de las víctimas». GARA
Urteurrenaz harago, egun hartan komisioak egindako lanak aurrera jarraitzen duela esan zuen Ugarteburuk, eta gaineratu zuen akordio haren ondotik etorritako ETAren erabakiak «garai berri» baten ateak ireki zituela.