GARA > Idatzia > Eguneko gaiak

HAUTESKUNDEAK ARABAN, BIZKAIAN ETA GIPUZKOAN

EH Bilduk lehen indarra izaten jarraitzen du, aurkako bozak EAJn elkartu arren

Joseba SALBADOR | DONOSTIA

EH Bilduk jarraitzen du Gipuzkoako lehen indar politikoa izaten, 114.460 boto eskuratu baitzituen atzo, bozen %31,57rekin. EAJ, 113.788 botorekin (%31,45), bigarren postuan kokatu zen, koalizio abertzalearen aurkako boto-txartelak elkartu zituen alderdia bilakatu zen arren. Hala ere, kopuru hori orain lau urteko hauteskunde autonomikoetan lortutakoaren oso antzekoa da, orduan 110.942 boto lortu baitzituen. PSE hirugarren postura pasa da 68.371 bozekin (18,89%) eta PP laugarrenera, 30.076 bozekin (%8,31%).

Foru Aldundian zein udalen gehiengoaren gobernuan 17 hilabete egon eta gero, EH Bilduk boto jaitsiera txikiak jasan ditu, aurreko hauteskundeetako emaitzekin alderatuz gero, izan ere, iazko maiatzeko udal eta foru hauteskundeetan 119.084 botopaper jaso baitzituen eta iazko espainiar Kongresuko lehian 129.655 (Amaiurren kandidaturapean).

EAJ alderdiak igoera nabarmena lortu du iazko hauteskundeetako emaitzekin alderatuz gero, maiatzean 80.838 boto-txartel lortu baitzituen eta 83.445 azarokoetan. Esan daiteke jeltzaleak izan direla oraingoan EH Bilduren aurkako jarrerak elkartu dituen alderdia, kontuan hartuz PPk eta PSEk jaitsierak jasan dituztela. PSEk 58.947 eta 78.100 boto lortu zituen iazko hauteskunde lehietan eta orain 68.525 lortu ditu, eta PP 34.210 eta 51.088 izatetik 30.160 jasotzera pasa da.

Hala eta guztiz ere, alderdi jeltzaleak orain lau urteko hauteskunde autonomikoetan lortutako kopurua mantendu du, orduan 110.942 lortu baitzituen.

Gasteizko Legebiltzarreko eserlekuei dagokienez, EH Bilduk eta EAJk bederatzina lortu dituzte (jeltzaleek hamar zituzten), PSEk bost (zortzi zituen) eta PPk bi (hiru zituen).

Beste alderdi guztiek ez dute eserlekurik lortu. Ezker Anitzak 9.560 boto lortu ditu oraingoan, UPyD alderdiak 5.271 eta EBk 5.021. Parte hartzea nabarmena izan da oraingo honetan Gipuzkoan (%65,41ekoa), 2009ko autonomikoetakoan izan zena baino handiagoa (%63,06a), baina 2005eko autonomikoetan eta 2011ko azaroko hauteskundeetan izandakoa baino txikiagoa (%67,62 eta %67,69, hurrenez hurren).

Donostian, EAJ lehen indarra

Gipuzkoan EH Bildu gainditzea lortu ez duen arren, Donostian bai lortu du EAJk koalizio abertzalearen aurretik jartzea, nahiz eta azken honek udal hauteskundeetan baino 83 boto gehiago jaso (21.193 denera, orduan Aralar bere aldetik aurkeztu bazen ere). Kasu honetan, EAJ 15.587 boto izatetik 28.148 izatera pasa da (aurreko autonomikoetan 24.187 eskuratu zituen). Bigarren alderdia, jaitsiera nabarmenak jaso arren, PSE izan da, 21.606 boto-txartel lortu baititu. Iazko udal hauteskundeetan 27.786 boto lortu zituen eta 2009ko autonomikoetan 28.569. Herrialden gertatu den moduan, PP laugarren alderdia izan da 14.725 botorekin.

Herrialdean

Gipuzkoako hiriburuan gertatu den bezala, herrialdeko hainbat herritan ere EAJ alerdiak lehen postua eskuratu du. Iazko udal hauteskundeetan Elgoibar, Hondarribia, Urnieta eta Aia herriak bakarrik eskuratu bazituen ere, oraingo honetan gehiago izan dira jeltzaleek nagusigoa lortu duten herriak. Hauen artean daude Azkoitia, Beasain, Eibar, Legazpi, Orio, Tolosa, Urretxu, Zarautz eta Zumaia.

Herri txikiagoetan, EAJ indar bozkatuena izan da baita ere Albizturren, Idiazabalen eta Mendaron.

EH Bildu koalizioak, berriz, herri ugari lortu du bere eskuetan mantentzea, hauen artean nagusienak Andoain, Arrasate, Azpeitia, Bergara, Errenteria, Hernani, Mutriku, Oiartzun, Oñati, Ordizia, Pasaia, Usurbil, Villabona,

PSE alderdiak, aldiz, nagusigoa izaten jarraitzen du bere ohiko gotorlekuetan, hau da, Irunen eta Lasarte-Orian.

EAJ-REN IGOERA

EAJk, 113.788 boto eskuratu ostean, igoera nabarmena lortu du iazko hauteskundeekin alderatuz gero, maiatzean 80.838 boto lortu baitzituen eta 83.445 azarokoetan. 2009an, ordea, 110.942 lortu zituen.

JAITSIERA TXIKIAK

Foru Aldundian zein Gipuzkoako udalen gehiengoaren gobernuetan hamazazpi hilabete egon eta gero, EH Bilduk boto jaitsiera txikiak jasan ditu, aurreko hauteskundeetako emaitzekin alderatuz gero.

DONOSTIA

Gipuzkoan EH Bildu gainditzea lortu ez duen arren, Donostian bai lortu du EAJk koalizio abertzalearen aurretik jartzea, nahiz eta azken honek udal hauteskundeetan baino 83 boto gehiago jaso.

%65,41

parte-hartzea

handia izan da oraingo honetan, 2009ko autonomikoetakoan izan zena baino handiagoa (%63,06), baina 2005eko autonomikoetan eta 2011ko azaroko hauteskundeetan izandakoa baino txikiagoa (%67,62 eta %67,69, hurrenez hurren).

HERRIAK

EH Bilduk herri ugari lortu du bere eskuetan mantentzea, hauen artean nagusienak Andoain, Arrasate, Azpeitia, Bergara, Errenteria, Hernani, Mutriku, Oiartzun, Oñati, Ordizia, Pasaia, Usurbil, Villabona.

EH Bildu

Xabier Isasi Pello Urizar Marian Beitialarrangoitia Rebeka Ubera Lur Etxeberria Juan Jose Agirrezabala Iñaki Lazarobaster Unai Urruzuno Carolina Urrea

EAJ

Joseba Egibar Bakartxo Tejeria Mª Eugenia Arrizabalaga Alejandro Etxeberria Maria Isabel Vaquero Kerman Orbegozo Ane Urkiola M. Garbiñe Mendizabal Luis J. Uribe-Etxebarria

PSE

Iñaki Arriola Susana Corcuera M.Blanca Roncal M. Arrate Gallastegi Vicente Itxaso

PP

Arantxa Quiroga Borja Semper

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo