EHU-KO IRAKASLEA
Esther Rebato Europako Antropologia elkarteko presidente izendatu dute
Esther Rebato Ochoa, EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko Genetika, Antropologia Fisikoa eta Animalien Fisiologia Saileko irakaslea, 2012. urtetik 2014ra bitartean European Anthropological Association (EAA) elkarteko presidente izendatu zuten astelehenean Ankaran (Turkia).
EAA 1973an sortutako elkarte zientifikoa da, Europako 30 herrialdetako eta Europatik kanpoko beste 5 herrialdetako 600 kidek osatua. Rebatok, antropologia arloko ikerketa eta prestakuntza bultzatzea izango du eginkizun.
«Zientziaren eta jakintzaren alde lan eginez, gazte ikertzaileak sustatuz eta, Antropologia Fisikoan ez ezik, gizaki ororen existentziari duintasuna eta babesa ematen dioten balioetan trebatuz» elkartea hobetzeko konpromisoa hartu zuen aurkezpenean.