GARA > Idatzia > Euskal Herria

nazioarteko biltzarra

Burmuinean hitzak non ezkutatzen diren aztertuko dute, Donostian

Lengoaiaren neurobiologian aditu diren 450 lagun baino gehiago bilduko dira Donostiako Kursaal jauregian gaur, bihar eta etzi egitekotan diren NLC2012 biltzarrean, hitzak gizakien burmuineko zein tokitan «ezkutatzen» diren zehazteko aurrera eraman diren azken aurrerapenak aztertzeko.

Basque Center on Cognition, Brain and Language (BCBL) delakoak antolatu du ekimena eta, gizakien burmuinean gauzatzen den lengoaiaren produkzioan inplikatuta dauden oinarri biologikoen bilaketari helduko dio biltzarrak.

Azken aurrerapenen arabera, mintzamena ez da bakarrik burmuinaren toki batean zehazten, baizik eta, beste gaitasun kognitibo batzuk bezala, burmuineko zenbait atalen koordinazioari esker produzitzen da. NLC2012 biltzarrean, nazioarteko zenbait ikertzailek parte hartuko dute.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo