Urriaren 11ko greba «arraskatatsutzat» jo du Leioako campuseko ikasle mugimenduak
M.P | LEIOA
Leioako kanpuseko ikasle mugimenduak atzo, urriaren 11n egindako ikasle grebaren balorazioa egiteko eta aurrerantzean zer nolako garrantzia izango duen argitzeko agerraldia egin zuen. Bide horretan, hau nabarmendu zuten «sistemari planto» egin ziotela «nazio zapalduetako milaka ikaslek».
Greba eragin zuten arrazoiek oraindik ere hor dirautela nabarmendu zuten: «Murrizketa eta erreformek bereziki zapaltzen gaituzte, ikasle prekario bihurtuz. Tasen igoera, gelen masifikazioa, irakasle falta, eduki kritikoen desagertzea...», eta mezu argia bidali diete instituzioei: «Ez dugu horrelakorik onartuko».
Greba «arrakastatsutzat» jo zuten, Hego Euskal Herriko hiriburuetako manifestazioetan 14.000 ikasle batu baitzirenzirela azpimarratuz.
Halere, egun horretan zenbait irakaslek izandako jarrera salatu zuen ikasle mugimenduak: «Murrizketen kontrako borrokan oztopoak besterik ez ditugu topatzen. Hainbat irakaslek derrigorrezko praktikak eta azterketak inposatu» zituzten.
Hortaz, borrokan jarraituko dutela nabarmendu zuten. «Ez dugu erraz etsiko! Ez duzue ikasleria zapalduko!», aldarrikatu zuten.