GARA > Idatzia > Kirolak> Surf

BODYBOARD

Munduko bodyboard lehiaketa Puerto Ricon

Aste honetan egingo dute munduko bodyboard itzuliko seigarren proba Puerto Ricon. Oraingoz, Dave Winchester australiarrak jarraitzen du rankingeko buru.

p044_f02_97x60.jpg

Haritz LARRAÑAGA ALTUNA

The Encanto Pro izena du munduko bodyboard itzuliko (Grand Slam Series) seigarren probak, eta Puerto Ricon egiten ari dira aste honetan bertan.

2012ko azken-aurreko proba den hau, atzo hasi zen, bi metroko olatu ederrekin, eta bertan ari dira lehian Alex Uranga zumaiarra, mutiletan, eta Eunate Aguirre sopelarra, nesketan.

Urangak postu bat jaitsi zuen Mexikon izan zen azken txapelketan, beraz egun 13. postuan aurkitzen da ranking orokorrean. Eunate Aguirre berriz, ranking orokorreko bigarren postuan aurkitzen da.

Urria hasieran Mexikon izan zen txapelketaren ostean aldaketak eman ziren ranking orokorrean. Esaterako, Zicatelan garaipena lortu zuen Jeff Hubbard hawaiiarrak postu bat behera egin zuen rankingean, nahiz eta txapela berak eraman.

Guilherme Tamega brasildarrak ordea, bigarren postua lortzearekin batera, lau postu igo zituen ranking orokorrean eta egun bigarren postuan da.

Gauzak honela, ranking orokorreko lehen postuan Dave Winchester australiarra aurkitzen da. Bigarren postuan, esan bezala, Guilherme Tamega. Hirugarren postuan, Pierre Louis Costes frantziarra eta laugarren postuan Jeff Hubbard hawaiiarra.

Dave Winchesterrek puntu anitz ditu gainontzekoekin alderatuz, baina bigarren, hirugarren, eta laugarren postuan diren lehiakideek ez dute alde handirik beren artean. Ondorioz, lehen postuak oso erraz alda daitezke, eta ondorioz zirkuituko azken-aurreko txapelketa hau, zentzu horretan bederen, oso garrantzitsua izan daiteke.

Puerto Ricon egiten ari diren txapelketa honen ostean, zirkuituko azken proba Kanaria uharteetan izango da, Fronton Pro, abenduaren 7 eta 16 bitartean. Beraz, ahalik eta puntu gehien biltzeko bi txapelketa baino ez dituzte lehiakideek.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo