GARA > Idatzia > Kirolak> Surf

Marlon Lipke Europako itzulian garaile

Lipkek garaipen historikoa lortu du. Europako ASP titulua irabazi duen lehen alemaniarra da.

p044_f03_88x56.jpg

Haritz LARRAÑAGA ALTUNA

Pasa den astean Lanzaroten egin zuten Canarias Santa Pro, sei izarreko WQS txapelketan lortu zituen, Marlon Lipke lehiakide alemaniarrak, aurtengo Europako zirkuituko ASP titulua eskuratzeko behar zituen puntuak.

Lipkek ez zuen postu on bat lortu Kanarietan, baina behar adina puntu biltzea lortu zuen.

Tiago Pires portugaldarrak irabazi zuen Kanarietako txapelketan nahiko emaitza ona lortu zuena Aritz Aranburu zarauztarra izan zen, final-laurdenetara iritsi baitzen.

Marlon Lipke urte honetan gogor lehiatu da eta emaitza onak bildu ditu, hala nola Frantziako Vendéen egindako txapelketa berak irabazi zuen, hiru izarrekoa. Cabreiroa Pantin Classic txapelketa ere, berak irabazi zuen, hau ere hiru izarrekoa. Eta Zarautzen bosgarren postua eskuratu zuen.

Lortutako txapel hau bere lehiakide karrerako bigarren garaipen garrantzitsua da, 2004. urtean, Europako Junior titulua eskuratu baitzuen.

Lehen aldia da Europako ASP titulua alemaniar batek eskuratzen duena, beraz garaipen historikoa da.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo