GARA > Idatzia > Euskal Herria

Eskola Nazionalaren bideari eutsi dio IAk seigarren Kongresuan

GARA | IRUÑEA

Urtarrilean hasi eta abenduaren 14 eta 15ean Atarrabian amaituko den seigarren Kongresuaren prozesuak Ikasle Abertzaleak (IA) taldeak Euskal Eskola Nazionala eraikitzeko egindako hautua berretsiko du.

«Lehenengo momentutik militantzia osoaren parte hartzea sustatu nahi izan dugu eta horretarako beharrezkoak izan diren bitarteko pedagogikoak erabili ditugu. Lan gehiago dakar eztabaida ahalik eta irekien eta parte-hartzaileenak egiteak, hala ere emaitzak mereziko duela ziur gaude», adierazi zuten antolatzaileek.

Abenduaren 15erako ekitaldi handia antolatu dute. «Ezohiko ekitaldia izango da gainera, parte-hartzaile eta originala», gaineratu zuten.

Kongresu honetako aldaketa garrantzitsuenetako bat borroka egiteko modu berrien gaineko hausnarketa izan da. Ikasleen ahalduntzea ere helburu du kongresuak, ikasle aske eta burujabeak heztea, kritikotasun eza gaindituz.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo