GARA > Idatzia > Kirolak> Pilota

Lau eta Erdiko Txapelketa

Asperen azken esperantza

Martinez de Irujo eta Barriola dira Eibarko enpresari lehiaketan geratzen zaizkion azken bi aukerak.

p040_f01_148x116.jpg

Jon ORMAZABAL

Aurtengo kaiola ez da onegia izaten ari Asperentzat. Iazko emaitzei esker, lehiaketaren hasieran hiru zerrendaburu zituen, Martinez de Irujo, Abel Barriola eta Xala, zuzenean final-laurdenetako ligaxkarako sailkatu zirenak. Asegarcek Aimar Olaizola besterik ez zuen egoera pribilegiatu horretan, baina egoera erabat irauli da. Dagoeneko, Bilboko enpresak bi pilotari ditu finalerdietarako sailkatuta, Aimar bera eta Pablo Berasaluze, eta finalista bat ere ziurra du, Berrizkoak bihar Oinatz Bengoetxearen eta Iker Arretxeren arteko partidan garaile irteten denaren aurka jokatuko baitu finalerdia. Eibarko promotorari esperantza bakarra geratzen zaio, igandean bere etxean, Astelenan jokatuko den Barriolaren eta Martinez de Irujoren arteko partidaren irabazlea.

Atzo egin zuten kanporaketa itxurako lehia horretako material aukeraketa, eta Abel Barriolak legediak baimentzen duen denbora osoa agortu zuen arren, ez zen kexarik egon. Hori bai, aurrean duen pilotariaren jokatzeko moduagatik, Leitzako atzelariak frontisetik gehiago irteten diren pilota batzuk nahiago izango zituen.

Lehian geratzen den atzelari bakarra izaki, Barriolak oso argi dauka, airera horrenbeste joaten diren pilotarien aurka aritzea gero eta gehiago kostatzen zaiola eta materialak horretan zeresan handia duela uste du. «Ikusten denez, erabiltzen den materialak gero eta tira gehiago egiten du lurrean eta frontisetik gero eta gutxiago irteten da, eta horrela, aurrelariak ekiditea gero eta zailagoa da, batez ere buruz buru. Esaten da pilotari batzuek jokatzeko era aldatu dutela, baina horretarako bidea eman zaie, gaur egun askoz eraginkorragoa da sotamano on bat izatea eskuinez kolpe ona izatea baino», azaldu zuen.

Ibilbide kontrajarriak

Ligaxka honetan bakoitzaren ibilbideak nahikoa desberdinak izan diren arren, biek euren eskuetan dute finalerdietara sailkatzeko aukera eta hori asko da Barriolarentzat, lehen partidan jaso zuen jipoia jasota. «Lehen jardunaldia galdu nuen bezala galduta, ia kanpoan ikusi nuen neure burua. Banekien aukerak nituela baina konbinazio asko eman behar ziren... eta halaxe izan da. Orain garrantzitsuena da nire eskuetan dagoela».

Lehia oso zaila izango duela badakien arren, «esperantza beti goian izan behar da, bestela onena etxean geratzea da. Badakit gauzak oso zail ditudala, hori argi daukat, eta gainera azken partidetan nahikoa erraz irabazi dit lau eta erdian. Teoria behintzat oso erraza dago zer egin behar dudan, nire jokoa egiten saiatu, erasokor jokatu eta gero sake-errestoan asmatu. Aurrelari hauen aurka sake-errestoak garrantzi berezia du».

Juan Martinez de Irujoren kasuan, aldiz, finalerdietarako sailkatzea oso-oso gertu izan zuen aurreko astean Iruñean, baina tanto bakarrarengatik ihes egin zion garaipenak. «Baina halakoxea da pilota eta kirola orokorrean, tanto bakarrak alde izugarria ezar dezake, baina hori dagoeneko ahaztuta dago. Gainera, ligaxka joan den eran, berdin izango zion 22-9 galdu edo 22-21», azaldu zuen.

Jokatutako bi partidetan, gainera, antzerako zerbait gertatu zaio, hasieran sekulako aldeak atera baitzizkien bai Julen Retegi eta baita Pablo Berasaluzeri ere, baina azkenerako bi partidak ikaragarri zaildu zitzaizkion. «Egia esan, ez dakit zer gertatzen den. Aurkariari arnasarik hartzen utzi gabe, alde oso politak lortu ditut, baina hemen denek asko jokatzen dute pilotan, eta bi opari eginez gero, primeran aprobetxatzen dituzte».

Bi pilotariek dute garaipena buruan, nahiz eta ondo jakin finalerdietan nor duten zain, egungo txapelduna. «Baina lehenengo igande honetakoan pentsatu behar dugu. Egia da errespetua ezartzen duela, baina irabazten badut, ez dut uste Aimarri ere grazia gehiegirik egingo dionik nire aurka jokatzeak».

Galarreta-Hernani

Urrutia II.a-Labaka

Iurreta

XXVII Baque txapelketa: kadeteak: Mendibe

Beasain (22.00)

Saralegi-Albisu / Aritz Lasa-Zabaleta; Lau eta Erdiko Txapelketa: Berasaluze VIII.a / Retegi Bi.

Bizkaia-Bilbo (19.00)

Altadill-Larrinaga / Oiarzabal-Imanol; Binakako liga: Fusto-Garma / Urkijo-Ibargarai.

Jai Alai-Gernika (22.00)

Barandika-Mandagaran /Aimar-Lekerika; Foronda-Minvielle / Tambourindeguy-Maya.

Makea (19.00)

Mindegia Torneoko finalerdia: Sorhuet-Bonebeltxe / Larretxea-Ducassou.

Ahetze (17.30)

Agirre-Lazkano / Gonzalez-De Ezkurra; L, Lambert-X. Lambert / Etxeberri-Jeannots.

Areta-Laudio (19.30)

Final zortzirenak: M. Rafael / R. Uriarte; Antxia / Ugarte.

Tornosolo-Abadiño (19.00)

Euskadiko buruz buruko Elitea; final zortzirenak: Armendariz / Arratibel.

Sin presiones clasificatorias en Beasain

El Antzizar de Beasain acogerá esta noche un clasificatoriamente intrascendente partido entre un Pablo Berasaluze que ya está matemáticamente clasificado como primero de su grupo y un Julen Retegi que se quedó sin opciones de clasificarse para semifinales tras su derrota del pasado domingo ante Abel Barriola.

Sin la obligatoriedad del triunfo, los dos delanteros pueden ofrecer un partido vistoso, ya que ambos han encontrado motivos para buscar la victoria. En el caso del de Berriz, no hay mejor forma de preparar su asalto a la final, jugará la semifinal ante el vencedor del Bengoetxea VI / Arretxe de mañana en el Labrit, que vistiéndose de blanco y llegando a 22, mientras que el iruindarra tiene alguna espina clavada tras sus dos derrotas. «Tengo ganas de terminar la liguilla del presente campeonato con una victoria. Pablito está clasificado y yo eliminado, pero quiero quedarme con un buen recuerdo y terminar ganando el último partido de la liguilla», señaló.

En el telonero, Aritz Lasa volverá a las canchas, una vez superado el mal de manos que ha sufrido. J.O.

Aimar, zerumugan

Irabazleak egungo txapeldunaren aurka jokatu beharko du finalerdietan. «Lehenengo igandekoa. Gero egia da errespetua ezartzen duela, baina irabazten badut ez dut uste Aimarri grazia gehiegirik egingo dionik», azaldu zuen Martinez de Irujok.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo