GARA > Idatzia > Mundua

Gurutze Gorriak jada ezin dio aurre egin Siriako egoera lazgarriari

Siriako egoera gero eta larriagoa dela, eta jada ezin diotela aurre egin ohartarazi zuen Gurutze Gorriaren Nazioarteko Batzordeko presidenteak, Peter Maurerrek. «Eskaerari erantzun ezinik gabiltza», adierazi zuen.

p023_f02_148x104.jpg

GARA | DAMASKO

Siriako herritarren egoera gero eta larriagoa da. Atzo, Gurutze Gorriaren Nazioarteko Batzordeko presidenteak, Peter Maurerrek, egoerari ezin diotela aurre egin ohartarazi zuen. «Laguntza eskaerari erantzun ezinik gabiltza. Egoera humanitarioak nabarmen okerrera egin du gatazka armatuaren ondorioz. Eta gure lanak areagotu ditugun arren, ez da nahikoa. Ez dugu gaitasunik herritarren beharrak asetzeko, horiek handiagoak baitira. Ezin dugu gatazkaren abiadurarekin eta larritasunarekin», plazaratu zuen. Hori dela-eta, gero eta pertsona gehiagok ez dute laguntzarik jasotzen.

Horrez gain, Gurutze Gorriak arazo ugari ditu hainbat lekutan sartzeko. Maurerrek gogorarazi zuenez, oraindik ezin izan dira Gobernuak airez erasotako hiri gehienetan sartu. «Ez dakigu zer nolako giroa topatuko dugun. Badakigu laguntza ez dela toki askotara iritsi, baina ez ditugu datu zehatzak. Hori dela-eta, ez dakigu zenbat zauritu egongo diren, zer motako jakiak behar dituzten edo zein osasun balditzatan dauden. Itsu-itsuan goaz», helarazi zuen.

Duela egun gutxi, Homsen sartzea lortu zuten, baina bi orduz bakarrik.

Siriako Mediku Laguntzako Erakundeen Batasuneko bozeramaile Tawfik Chamaak asteazkenean nabarmendu zuenez, «hondamendi baten atarian gaude. Negua gainean daukagu eta herritar ugari isiltasunean hilko dira. Gaixorik dauden ehunka pertsona hiltzen ari dira, horien artean, diabetesa, minbizia edo tentsioa altua dutenak, baita dialisia egitea beharrezkoa dutenak ere, edo garaia baino lehenago jaio diren haurrak eta haurdun dauden emakume asko. Bakar-bakarrik hiltzen ari dira beren etxeetan laguntza ezagatik eta ezin direlako inora jo laguntza eske», salatu zuen mediku siriarrak.

Bere hitzetan, «gaixorik edo zauriturik egotea, norbait sendatzea eta botikak leku batetik bestera eramatea krimena bihurtu da Sirian. Ez dago babeslekurik. Zaurituak eta horiek sendatzen dituztenak terroristak direla dio Gobernuak eta segurtasun indarrek hil egiten dituzte, torturatu ondoren».

Turquía se reserva el derecho de dotarse de armamento

El presidente turco, Abdullah Gül, advirtió ayer de que su país se reserva el derecho de dotarse del armamento que crea necesario para hacer frente a una hipotétiga agresión de Siria. Respondió así a los medios que le preguntaron sobre las conversaciones entre Turquía y la OTAN para un posible despliegue en territorio turco de misiles tierra-aire y sistema antimisiles Patriot. Por otra parte, las autoridades turcas ordenaron ayer el aterrizaje en el aeropuerto de Erzurum de un avión de carga que volaba de Armenia a Siria a través del espacio aéreo de Turquía. Efectivos de la Policía y la Gendarmería procedieron a su registro con ayuda de perros y de expertos en armamento biológico. El mismo avión ya fue obligado a aterrizar en Erzurum en octubre y sometido a un registro que duró 3,5 horas antes de establecerse que transportaba ayuda humanitaria, que Yerevan envía regularmente a la comunidad armenia en Siria.

El presidente sirio, Bashar al-Assad, aseguró en una entrevista a un canal ruso que no se irá de Siria. «No soy una marioneta. No nací en Occidente para que me vaya a Occidente o a otro país. Soy sirio, he nacido en Siria. Tengo que vivir y morir en Siria», remarcó. GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo