GARA > Idatzia > Euskal Herria

Aurore Martinen atxiloketa Parisek baimendu zuela agerian utzi dute

Zantzu guztiek adierazten zuten bezala, Eliseoak Aurore Martinen atxiloketa onartu zuela argitaratu du Mediapart atari digitalak, datu zehatzak emanda. Justizia Ministerioak ukatu arren, Ipar Euskal Herrian berriro ere hautsak harrotu ditu albisteak eta egoera deserosoan utzi Manuel Valls Barne ministroa, susmo guztiak «gezurrak» baino ez zirela eta atxiloketa kasualitatearen ondorioa izan zela argudiatu baitu.

p012_f01_57633.jpg

GARA |

Aurore Martin Batasunako militantearen atxiloketa eta espetxeratzea burutu zituztenetik astebete igaro den honetan, berriro hautsak harrotu ditu Parisko Gobernuaren jardunak. Eskandalua bata bestearen atzetik ari da eragiten Maule ondoan gertatutakoa. Hasieratik atxiloketa kasualitatez gertatu zela -errepideko kontrol arrunt batean- argudiatu du Gobernuak. Martinen familiak goitik behera ukatu zuen bertsio ofizial hori. Jarraian, horren inguruan ez dutela erabaki bakar bat ere hartu esan zuen Manuel Valls Barne ministroak. Gero, eskandalagarria suertatu zen Madrilen emandako kartzelatze-epaia, Estatu frantseseko auzitegiek espresuki baztertuak dituzten ekintzak berriro egozten dizkiotelako Martini. Eta orain hedabide batek argitara eman duenez, operazio poliziala Eliseo jauregiaren oniritziarekin gauzatu zen.

Mediapart atari digitalak atzokoan jakinarazi zuenez, Aurore Martin ez zen kontrol arrunt batean harrapatua izan, lehenago «maila gorenean kontsultak egin baitziren», Francois Hollande Errepublikako presidentea eta beste zenbait ministro tartean hartzen zituztela. Parisek ahopeka hau onartzen duela eransten du atariak, ofizialki ukatzen duen arren. Hain zuzen ere, Mediapartek albistea zabaldu bezain laster oharra kaleratu zuen Christiane Taubira Justizia ministroak, inolako parte-hartzerik izan duela gezurtatzeko asmoz. Asteazkenean, Aurore Martinen auziari buruz beste ezer ez zuela adieraziko esana zuen Taubirak berak.

Guztiak Vallsi begira

Asteartean, aurrekontuari buruzko eztabaida izan zen Parisko Asanblea Nazionalean. Barne ministroari galdera pausatu zioten «Martin auziari» buruz. Irmoki hitz egin zuen Manuel Vallsek, «afera larri honi buruz sortu den eztabaida hori amaitzeko» exijitu zuelarik. «Gezurrak» eta «difamazioa» hitzak aipatu zituen ministroak, baina gauzak gero eta garbiago daudela ematen du.

Aurore Martin azaroaren 1ean 16.00 aldera izan zen atxilotua, Mauletik hurbil. Geroztik bi bertsio kontrajarriak jarri dira mahai gainean: Frantziako Barne Ministerioak dioenez, kasualitatea izan zen. Familiak, lagunek eta, beraiekin batera, Ipar Euskal Herriko ordezkari politiko gehienek ez dute inoiz azalpen hori ontzat eman. Are gehiago, familiak agiriak erakutsi ditu Aurore Martinek bizitza erabat publikoa zeramala frogatzeko asmoz.

«Frantziako presidenteak eta espainiar agintariek oso harreman onak dituzte eta lotura horiek ahalbideratzen dituzte hau bezalako operazioak», adierazi diote aipatu iturriek Mediapart hedabideari. Vallsek isilarazi egin nahi izan ditu «Martin auzia» salatu duten guztiak.

Más de 60 autobuses unirán los herrialdes de Hego Euskal Herria con Baiona

Más de 60 autobuses partirán mañana desde Hego Euskal Herria a Baiona para participar en la marcha convocada por Herrira. Según detalló el movimiento solidario, 23 autocares saldrán desde Bizkaia, más de una quincena lo hará desde Nafarroa -nueve de ellos partirán hacia la capital labortana desde Iruñerria-, y al menos tres lo harán desde Gasteiz. Además, no descartan que un autobús una Aiaraldea con Ipar Euskal Herria.

En el caso de Gipuzkoa es más difícil confirmar cuánta gente viajará hasta Baiona, ya que, como las fuentes de Herrira consultadas por GARA recordaban ayer, muchas personas residentes en Donostialdea y Oiartzualdea utilizarán su vehículo para desplazarse hasta el norte de Lapurdi. Sin embargo, las mismas fuentes confirmaron que como mínimo 22 autobuses partirán desde las distintas comarcas guipuzcoanas.

Estos datos, que irán aumentando durante las próximas horas, reflejan la importancia de la manifestación de Baiona, que, como el propio movimiento convocante afirmó ayer en Bilbo, va servir para «dar un nuevo e importante paso para que las y los presos políticos vascos sean dueños de sus derechos».

Herrira ofreció una rueda de prensa para animar a la ciudadanía vasca a que acudan a la marcha, que recorrerá las calles bajo el lema ``Hurbildu bakera''. Asimismo, Ane Zelaia y Nagore García, portavoces de Herrira, agradecieron el apoyo recibido durante los últimos meses, y destacaron la adhesión a la marcha de numerosos agentes políticos, sociales y sindicales de Ipar Euskal Herria. Alguno de ellos nunca habían mostrado su respaldo a una movilización de estas características.

En opinión de Herrira, estos apoyos evidencian que, «poco a poco, la demanda en favor del respeto a los derechos de las y los presos va recabando nuevos apoyos. Sin embargo, la situación en las prisiones y la actitud de los gobiernos español y francés nos confirman que aún no es suficiente».

La movilización partirá a las 15.30 de Euskaldunen Plaza para llegar hasta al Plaza del Ayuntamiento, donde se hará el acto final. GARA

Elkarretaratzea

Atzo ehun lagun bildu ziren Tolosako Prefekturaren aurrean Aurore Martinen atxiloketa salatzeko. Halaber, bildutakoak Baionan bihar egingo den manifestazioren alde agertu ziren.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo