GARA > Idatzia > Kirolak> Futbola

CFA

Avironek gol aukerak sortu ezinik segitzen du, baina berak ere hartu gabe

AVIRON 0

COLOMIERS 0

Jon LEUNDA

Avironek ez du bururik altxatzen, eta gauzak berehala aldatzen ez baldin badira, bigarren urtez jarraian maila galduko du. Colomiersen aurka ez zuten golik hartu, atzeko aldean lan bikaina egin zuten, baina aurrean ez zuten aukera bakar bat ere sortu, eta hori kezkatzeko modukoa da.

Norgehiagoka nahiko kaskarra izan zen. Euriak ere ez zuen gehiegi lagundu, zelaiaren egoera oso zaila jarri baitzuen, eta han ez zegoen gauza eder asko egiterik. Baloiaz kanpotarrak jabetu ziren nagusiki, eta lehen zatian aukera bakarra izan zuten, eta han agertu zen Ximun, hori bertan behera uzteko. Bigarren zatian bi taldeek ere ez zuten gauza handiegirik erakutsi.

 

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo