GARA > Idatzia > Kirolak> Herri-kirolak

Desafioa Mistoa

Azpeitiarrek aizkorako saioan erabaki dute Errezilgo apustu ikusgarria

p044_f02.jpg

J.L.

Azpeitiak irabazi zuen herenegun Errezilen jokatu zen apustua. Harri-jasotzen, aizkoran, bizikletan eta korrika zen egin beharreko lana, eta aizkorako saioan erabaki zen apustua. Eguraldi txarra izan arren, sekulako jendetza batu zen desafioa zuzenean ikusteko asmoarekin.

Harri-jasotzen eman zioten ekinaldiari hasiera. Aimar Irigoien aritu zen Errezildik, eta honek 125eko zilindro zaharra erabili zuen, eta Gusta, berriz, Azpeititik, honek 120ko zilindro kopa. Bakoitzak 20 jasoaldi eman behar izan zizkion, eta errezildarra gailendu zen, jasoaldi pare bateko aldea aterata.

Ondoren erabaki zen auzia. Aizkoran, Goenega (Errezildik), eta Uzkudun II.a (Azpeititik) neurtu ziren, eta bakoitzak hiru kana-erdiko ebaki behar izan zituen. Hiru minutu inguruko aldea atera zion azpeitiarrak, eta alde horrekin abiatu zen bere anaia zaharrena bizikletan Errezildik Azpeitiara joan eta etorria egitera. Atzetik Ibarbia errezildarra abiatu zen, eta honek aldea laburtu bazuen ere, ez zen irabazteko nahikoa izan. Gero, korrika bost kilometro egin behar izan zituzten, eta Segurola azpeitiarrak hiru itzuli emanak zituen, Arruti errezildarra lanean hasterako.

Norgehiagoka ia erabakita zegoen, eta korrikako saioan gauzak lehengo lekuan utzi zituen Segurolak, garaipena azpeitiarrei emanez. Amaieran ordu bat eta hiru minutu behar izan zituen Azpeitiak, eta hiru minutu gehiago Errezilek. Alde bakoitzak 1.000 euro jokatu zituen dirutan, eta horiek azpeitiarrek eraman zituzten.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo