GARA > Idatzia > Kultura

EUSKARA

Euskarazko produktuak biltzen dituen katalogoa prestatu du Donostiak

Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak euskaraz ekoitzitako aisialdi eta kultur produktuen hedapena eta kontsumoa sustatzeko argitalpena eta webgunea prestatu ditu. Euskaragidaren paperezko edizioak euskarazko 500 produktu inguru jasotzen ditu, aldizkari, komiki, DVD, joko, musika eta liburuak barne. Katalogo honen 25.000 ale banatu dituzte Donostiako ikastetxeetan, baina gainerakoek www.euskaragida.net atarira jo dezakete informazio bila.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo