GARA > Idatzia > Kirolak> Futbola

EMAKUMEZKOEN FUTBOLA Reala

Ezbeharren aurka, konfiantza eta buru hotza

Denboraldiko boladarik txarrenean murgilduta dago Reala, azken hiru jardunaldiotan puntu bakarra lortu ondoren. Emaitzek lagundu ez arren, Sokoa Azkarate atezainak konfiantza osoa du taldearen jokoan.

p039_f01_199x112.jpg

Amaia U. LASAGABASTER

Proiektu berria estreinatu du Realak aurten. Jokalari garrantzitsuek alde egin ostean, esperientzia eta gaztetasuna uztartzen dituzten fitxaketak egin zituen taldeak udan, entrenatzailea bera ere aldatuz. Iaz aurreko postuetatik espero baino urrunago ibili ondoren, urrats bat aurrera emateko itxaropenarekin ekin zioten denboraldiari txuri-urdinek, Koparen formatu berriak eskaintzen duen motibazioa ere baliatuz.

Helburuek eta errealitateak, baina, ez dute, momentuz, bat egin. Aurreko denboraldian taldea zigortu zuen irregulartasuna areagotu egin da ikasturte honetan, donostiarren ibilbidea geldiaraziz. Azken partiduetan, gainera, taldearen boladarik txarrena heldu da: puntu bakarra lortu dute donostiarrek azken hiru jardunaldiotan. Sokoa Azkarate taldeko atezainaren arabera, «hainbat partidetan zorte pixka bat falta» izan zaie «astean zehar eta partiduan bertan egindakoa markagailuan islatzeko».

Izan ere, atezain gipuzkoarrarentzat ez da batere erraza Realaren arazoen zergatia aurkitzea. «Beti esaten da entrenatzen den bezala jokatzen dela, eta, nik ikusten dudanez, taldeak oso ondo egiten du lan: gogoz, indarrez, uste osoz... Oso sentsazio onekin amaitzen ditugu lan saioak, eta horregatik ez dugu konfiantza galtzen; ziur gaude laster lan horren emaitza ikusiko dela. Baina egia da gu ere buruari bueltaka gabiltzala, ez baita erraza gertatzen ari zaiguna ulertzea».

Argi dago txuri-urdinei ez zaiela «futbolean jokatzea ahaztu», baina baita «talde guztiak, edo gehienak, oso fuerte daudela». Azkaratek argi du txapelketaren mailak berak egin duela gora: «Ez da ikusten aurreko urteetan egoten zen goiko eta beheko taldeen arteko desberdintasuna, edo, behintzat, ez da hain nabaria. Partida guztiak dira oso zailak, eta, aukera bat barkatuz gero edota akats bat eginez gero, markagailua kontran jarri eta oso zaila da gero horri buelta ematea».

Hala ere, arazo nagusia, egun, donostiarren beraien buruan egon daiteke, egoerak eraginda. «Argi dago nabaritzen dela -onartu du Azkaratek-. Partida on bat egiten ari bagara eta gola ez bada heltzen, edota aurkariak aukera bat aprobetxatu eta markagailua kontran jartzen bazaizu... Igandean ikusi genuen Sevillaren aurkako norgehiagokan. Hobe jokatu genuen, aukera gehiago sortu genituen, baina... Bolada on batean zaudenean, errazagoa da horrelako egoerei aurre egitea. Ez da erraza kontrolatzea, ia ez zara konturatzen, baina argi dago buruak zerikusia duela, eta, aldi berean, emaitza onek beraiek ematen dizutela beharrezko konfiantza hori».

Horregatik, atezainak «burua hotz» mantentzearen «garrantzia» azpimarratzen du. «Behar-beharrezkoa da larritasunetik aldentzea. Partidak irabazteko ahalmena dugu eta ezin dugu hori ahaztu». Mezu hori taldearen baitan indartzeko funtsezkoa da Azkarate bera bezalako beteranoen lana, are gehiago bere kasuan, gainontzeko jokalariek 2011-2012 denboraldiko taldekide onena bezala aukeratu berri baitute. «Denbora asko daramagunok denetatik bizi izan dugu, eta, beraz, badakigu garai txarrak egoten direla, baita amaitzen direla ere. Hori bai, amaiera hori behartzeko lana eta konfiantza berrindartu behar dira. Gaztetxoei hori transmititzen saiatu behar dugu».

Realaren egutegia 2012ko azken txanpan asko gogortuko dela jakinik, erreakzioak lehenbailehen heldu behar du. Igandean Collerense bisitatu ostean, lau txapeldun ohien aurka arituko dira donostiarrak Gabonetako oporren aurretik: Levante, Athletic, Espanyol eta Rayo. «Guretzako partida guztiak dira garrantzitsuak, baina egia da oso inportantea izango litzatekeela igandean irabaztea. Hala ere, askotan egin ditugu partida onenak arerio zailenen aurka. Ez gara aurkariekin itsutu behar; gure lan eta ahalmenean konfiantza izan behar dugu».

La semana

Goles. Las artilleras de Primera no pierden la oportunidad de marcar. Lo hizo Sonia (Barcelona), que sigue encabezando la lista, ahora con 13 dianas. También Jenny (Rayo), que ahora tiene 12. Y Erika (Ahtletic), que atrapa a Natalia (Rayo), la única de las de arriba que no marcó, ambas con diez.

Martutene. Una representación de la Real -formada por Itziar Gastearena, Uxue Garmendia, Gurutze del Ama, Sandra Ramajo, Marina Agoues, Maialen Zelaia y Cristina Corneko, además de la consejera Nekane Soria- realizó una visita a las reclusas de la cárcel de Martutene. «Una gran experiencia», según reconocieron las jugadoras, que también entregaron productos de su patrocinador La Gula del Norte y ropa a las presas.

Segunda. Mantienen sus puestos, pero cayeron derrotados los dos primeros clasificados. El Athletic B se impuso al líder San Ignacio (1-0), mientras Osasuna, segundo, cayó ante el Añorga (0-1) que, gracias a su buena racha -21 puntos de los 25 últimos- sube hasta la tercera plaza de la tabla.

Mundialito. La FIFA no lo ha conseguido aún, tras años de intentos, pero en Japón sí han organizado una suerte de Mundialito, que se disputa esta semana. Tomarán parte el campeón de Europa Olympique de Lyon, el campeón japonés INAC Leonessa, el vencedor de la Copa japonesa NTV Beleza y el campeón de la Liga australiana Canberra United.

FIFA. Por segunda vez, una mujer opta al premio Puskas al mejor gol del año. Se trata de la mexicana Olivia Jiménez, gracias al golazo desde el centro del campo que firmó ante Suiza en la fase de grupos del Mundial sub20 de Japón. Compite con Agyemang Badu, Ben Arfa, Falcao, Eric Hassli, Gastón Mealla, Messi, Neymar, Moussa Sow y Miroslav Stoch. Se puede votar en la web de la FIFA hasta el 29 de noviembre.

Francia. El Olympique de Lyon se acerca aún más al título de Liga. Se impuso a su principal rival, el Paris Saint Germain (1-0), que incluso pierde la segunda plaza en favor del Montpellier.

BETERANOAK

Realean bosgarren urtea betetzen ari da Sokoa Azkarate. Taldeko beteranoenetakoa da 33 urterekin, baita kapitainen taldeko kidea ere. «Taldekideak animatu eta garai txarrak etorri eta lanaren bidez joan egiten direla azaltzea dagokit», dio.

EGUTEGIA

Igandean Collerense bisitatu ondoren, lau txapeldun ohien aurka arituko da Reala Gabonetako oporren aurretik: Levante, Athletic, Espanyol eta Rayo Vallecano.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo