euskalerria irratia
«Mussche» nobelari buruzko solasaldia
Kirmen Uribek «Mussche» bere nobela berriaren aurrestreinaldia egingo du gaur Iruñeko Auzolan liburu dendan egingo dioten elkarrizketan. Uribek eta Juan Kruz Lakastak Euskalerria irratian entzun ahal izango den elkarrizketa izango dute, eta, bertan, Ondarroakoak Robert Mussche idazle belgikarraren istorioa kontatzeko nahia nola piztu zitzaion kontatuko du. Topaketa irekia izango da, eta nahi duen orok bertaratu ahal izango du. Solasaldia 20.00etatik aurrera entzungo da irratian, eta nahi duenak Euskalerriairratia.com webgunean ere izango du eskuragarri.