GARA > Idatzia > Kultura> Ikus-entzun

Hekimen sortu dute euskal hedabideek elkarlanean

 

GARA | DONOSTIA

Bi urteko lanaren ostean Hekimen Euskal Hedabideen Elkartea aurkeztu zuten atzo. Bertan euskarazko hedabideen sektoreko 50 eragilek hartu dute parte, elkarrekin krisiari aurre egiteko eta «euskararen hiztun komunitateak behar duen eremu komunikatibo sendoa» garatzeko.

Hala, lau urtero txandakatuko duten zortzi kideko zuzendaritza eratu dute. Lehenengo lantaldean «Argia», «Berria», Euskal Irratiak, «Gazteberri», Hamaika Telebista, Xaloa Telebista, Tokikom eta GAUR 8 -GARAren larunbateko gehigarria- daude. Presidentea Tokikom elkarteko Iban Arantzabal izango da lau urte hauetan.

Aipatutakoekin batera beste hamazazpi euskal komunikazio produktuk hartzen dute parte Hekimen elkartean, horien artean ZAZPI HAIZETARA bidaia aldizkaria.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo