GARA > Idatzia > Kultura

Tratu txar emozionalak hitzak baino askoz gehiago dira, bizitzan... eta antzerkian

Agurtzane Intxaurraga zuzendari eta antzerkigileak eta Arantza Iturbe kazetari eta idazleak «tandem» interesgarria osatzen dute oso euskal antzerkigintzan. Antzerki konpainia gehienek krisiari komediaren bitartez aurre egiten dioten bitartean, Hika Teatroa drama batekin ausartu da; egunerokotasunean sustraitutako drama bat, inkomunikazioak eta tratu txar emozionalek bikoteengan sortutako drama, alegia. Bihar estreinatuko da Donostiako Antzoki Zaharrean, euskaraz.

p048_f02.jpg

Amaia EREÑAGA | DONOSTIA

Hika Teatroaren antzezlan guztiek «zerbait» definigaitza eta berezia dute. Hika Teatroaren produkzioak dira ere «Aitarekin bidaian» -Alzheimerrari buruzko gogoeta poetikoa-, Alessandro Bariccoren liburuan oinarritutako «Zeta» antzezlana edo gerraren eta emakumearen inguruko «Amantalen ahotsa» ikuskizun herrikoia. Gauzak kontatzeko modu propioa dute eta horren erantzule, hein handian, Agurtzane Intxaurraga eta Arantza Iturbe dira.

Ostiralean -igandera bitartean izango da ikusgai- Donostiako Antzoki Zaharrean «Hitzak» izeneko lana estreinatuko du Hika Teatroak. Mari dugu protagonista, bere bizitzako hiru une oso desberdinetan: maite duen gizonarekin ezkondu berria den Mari gaztea (Ane Pikaza aktoreak antzeztua); urte batzuen buruan hitz goxoen faltan mutu gelditzeko erabakia hartzen duen Mari heldua («Goenkale» telesailean hain ezagun egindako Ainhoa Aierbe aktoreak antzeztua); eta, zahartzaroan, gehien maite duena galdu ostean -bere semea-, izar iheskorrak harrapatuz bizi den Mari (Klara Badiola euskal zinema eta antzerkian ibilbide luzea duen aktoreak antzeztua).

«Emakume asko sentituko dira identifikatuta Mariren istorioaren momenturen batekin», aipatu zuen atzo Agurtzane Intxaurragak. Antzezlanean, bere izebaren bizitzaren historiari «egun batzuk lapurtu» dizkio, baita «bere lagun baten bizipenetako hilabete batzuei» ere. Are gehiago, «goiko pisuan bizi zen edadeko emakumeari eskainiak izan dira egunik eroenak».

«Hitza» ez da, dena den, tratu txarrei buruzko istorio bat, Intxaurragak azpimarratu nahi izan zuenez, gaizki tratuak izan diren eta diren emakumeen tragediari buruzkoa baizik. Gizonei dagokionez, estereotipoetan erortzeko arriskua zuen lan honek, baina hori saihestu nahi izan dute, azken finean, gizon protagonista, bere emaztea bezala, hitzen joko mingarri horren biktima ere badelako. «Bere motibaziorik nagusiena frustrazioa da. Mundua erori egiten zaio eta horregatik erreakzionatzen du era honetan», azaldu zuen Jabi Barandiaran aktoreak. Hain zuzen ere, Mariren senarraren papera antzezten du Barandiaranek eta lanean agertzen den gizon bakarra da.

MINAK

«Etxeetan egunero ematen den tragedia» islatu nahi izan dute agertoki gainean; hau da, hitzek ere min egiten dutela.

Primero, en euskara y en marzo, en castellano

Hika Teatroa estrena primero siempre sus montajes en euskara y, cosa nada habitual, no prepara en paralelo la versión en castellano. Agurtzane Intxaurraga, coautora y directora de «Hitzak» (Palabras), explicaba ayer que prefieren centrarse en un idioma primero, porque lo de saltar de uno a otro es «un gran peso» para el equipo. La versión en castellano llegará probablemente en marzo, cara a la Feria de Teatro de Donostia y a la celebración del Día Internacional de la Mujer, una fecha que casa perfectamente con la historia tejida por Intxaurraga y Arantza Iturbe sobre un maltrato que no es físico, pero que también duele: el de las palabras en la pareja. El montaje tiene música original del polifacético Fran Lasuen. A.E.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo