GARA > Idatzia > Kultura

«¿Vírgenes o putas?», emakumeak 500 urtetan jasan duen zapalkuntzaren isla

p043_f02.jpg

N.B. | DONOSTIA

Ereinek Haran saileko zazpigarren alea aurkeztu zuen atzo, «¿Vírgenes o putas?», Nafarroako konkista eta emakumeen 500 urteko bilakaera uztartzen dituena. Argitaletxeak irakurzaletasuna bultzatzeko sail honi ekin zion, gaurkotasuna duten gaiak liburu merke eta laburretan bilduz.

Oraingo honetan Amaia Nausia historialaren txanda izan da. Antxon Lafond editoreak Nausia Oñatin eskaini zuen hitzaldi batean ezagutu zuen eta saiakera bat idazteko eskatu zion.

«Hasieran esan nion ezinezkoa zela Nafarroako historian emakumeak izandako eboluzioa hain orrialde gutxitan laburtzea, baina azkenean bi uneetan finkatu nintzen: 1512 eta altxamendu militarra», azaldu zuen egileak.

Konkistaz geroztik Europatik iritsi ziren erregimen ideologikoen ondorioz emakumeek jasan dituten adoktrinazioaz ari da liburuan. «Emakumeak puruak izan behar ziren, bestela putak ziren, bide erdian ez zegoen ezer». Nausiaren iritziz oraindik ideologia hori dago eta aldatu egin behar da.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo