GARA > Idatzia > Kultura

KALERATU BERRIAK

Bizitza eta heriotzaren misterioak, poesia kutsuz

p055_f05.jpg

 

Obra leun eta hunkigarria osatu dute Joxan Ormazabal zegamarrak eta Iraia Okina durangarrak. Narratzaileak «bihotza ukitzen duten galderak» jartzen ditu, orrialdez orrialde, irakurlearen begietan. Eta galdera horiei arnasa eta poesia puntua ematen diete Okinak egindako ilustrazioek; argitaletxearen arabera, «haren ilustrazioek ematen diote ipuinari idazlea bilatzen ari zen poesia eta kolorea».

Ormazabalek urteak eman zituen irakasle, eta, ostean, editore lanetan aritu zen; bitarte horretan haurrentzat makina bat istorio idatzi zituen, baita poema, abesti eta itzulpen lanak ere. “Ilargia esnatu da” argitalpenaren kasuan, bizitzaren eta heriotzaren gaiari poesia kutsuz eusten dio zegamarrak. Ormazabal 2010. urtean zendu zen, “Ehun ipuin hitz gutxitan” argitaratu eta oraindik buruan hainbat proiektu zituenean.

Bere aldetik, Iraia Okina Arte Ederretan lizentziatua da, eta egun pintura lanetan buru-belarri sartuta badago ere, ilustrazio lanak egin ditu, besteren artean Karlos Santistebanen “Irudimena hegan” lanean.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo