GARA > Idatzia > Kultura

Tick klubak urte osora hedatuko ditu kultura bonoaren abantailak

GARA | BILBO

Pio Ortiz de Pinedo eta Saioa Torre Tick kultur klubeko zuzendari eta musika arduradunak EAEn kultur ekimenak sustatzea helburu duen kulturzaleen klubaren egitarau berria aurkeztu zuten atzo Bilbon. Urte osoan antzerkira, kontzertuetara, zinemara edo operara joateko beherapenak eta eskaintza bereziak jaso ahal izango dituzte Tick txartela eskuratzen dutenek.

Dagoeneko EAEko 100 kultur eragile eta aretok egin dute bat egitasmoarekin. Musika jaialdi, zine areto antzoki eta eragile pribatuekin lortutako akordioei esker, Tick klubak bere ibilbidea 200 eskaintza baino gehiagorekin hastea lortu du, horietako batzuk bazkideentzako soilik zuzendutakoak.

Gabonetako kultura bonoaren abantailak urtean zehar luzatzeko aukera ere emango du aurrerantzean Tick klubak. Izan ere, bonoa 25 eurotan eskuratu eta 52 euro balio dituen Tick txartelagatik trukatu ahalko da.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo