GARA > Idatzia > Kultura

MUSIKA

Elkarren «Kantu txikiak» diskoa Donostiako Kursaalen aurkeztuko da

Elkar zigiluak 2006. urtean eman zituen haurrentzako euskal kantuen katalogo bat osatzeko lehen urratsak. Giza balioak sustatzen dituzten gaitasun pedagogiko abestiak biltzea izan da egitasmoaren helburua hasieratik, baita belaunaldien arteko transmisioa bermatzea ere. Katalogo berezi honen baitan, «Kantu txikiak» diskoa kaleratu du oraingoan Elkarrek. Datorren abenduaren 29an aurkeztuko dute Donostiako Kursaal jauregian, 18.00etan, egingo den kontzertuan.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo