GARA > Idatzia > Euskal Herria

Ficobak Euskal Kostaldeko Eguberriko Azoka hartuko du berriz

GARA | DONOSTIA

Urtero bezala, Euskal Kostaldeko Azokak emango die hasiera Ficobaren Eguberriko jarduerei. Antolatzaileek nabarmendu zutenez, Azokan 80 bat erakusketari izango dira, «askotariko eskaintza ekarriko dutenak».

Azoka honek Estatu espainoleko eta Ipar Euskal Herriko erakusketariak erakartzen ditu urtero, baina aurten «ahalegin berezia egin da gipuzkoar merkataritzaren presentzia lortzeko», Ficobako ordezkarien esanetan. Egindako kanpainari esker, erakusketarien %30 gipuzkoarrak izango dira.

Elikagaiak, dekoraziorako objektuak, moda edota sukaldeko tresneria aurkitu ahal izango da Irunen. «Eskaintza zabala da gure bereizgarria», esan dute antolatzaileek.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo