GARA > Idatzia > Mundua

Kabila ahuldu eta negoziazio mahian esertzera derrigortu du M23 gerrillak

Kongoko Errepublika Demokratikoa negoziatzera behartu du M23 talde gerrillariak Goma hiria hartu ondoren. Kampalan egingo diren negoziazioak «berehala» hasiko direla aurreratu du Gobernuak. M23ko gerrillariak Goma Ipar Kivuko hiritik atera dira elkarrizketak hastearen truke.

p024_f01_199x128.jpg

GARA | GOMA

Kongoko Errepublika Demokratikoak (DR) iragarri duenez, berehala hasiko ditu elkarrizketak M23 gerrillarekin Kampala Ugandako hiriburuan. «Elkarrizketak egun bat edo bi barru hasiko dira», adierazi zuen atzo Richard Muyej Mangek, Kongoko Barne ministroak, Goman, Ipar Kivu probintziako hiriburuan. M23 gerrillak aurreko hastean utzi zuen kontrolpean zuen Goma hiria negoziazioei ekiteko. «Edonorekin hitz egiteko prest gaude, M23 gerrilla barne», nabarmendu zuen ministroak.

Lehenengo talde negoziatzailea atzo iritsi zen Kampalara. Beste talde bat, berriz, gaur helduko da. «Erakunde guztien ordezkariek osatuko duten talde bat egin nahi izan dugu», adierazi zuen ministroak. Besteak beste, Parlamentuko, Senatuko eta gizarte zibileko ordezkariek hartuko dute parte. Hala ere, ez zuen argitu Joseph Kabila DRko presidenteak negoziazioetan parte hartuko duen edo ez.

M23 taldeko matxinoek azaroan 20an hartu zuten Goma Ipar Kivu probintziako hiriburua. Aldiz, Aintzira Handien eskualdeko herrialdeen bitartekaritzari esker, hiria uztea onartu zuten aurreko astean. Kongoko tutsi matxinoek osatzen dute M23 gerrilla; 2009an agintariekin sinatutako bake akordioen ostean, DRko Armadan sartu ziren. Aldiz, duela zortzi hilabete, matxinatu egin ziren bake hitzarmen hori ez dela osorik bete salatuz.

Oraindik Gomatik hurbil

M23k Gomatik 20 kilometrora urruntzea onartu zuen joan den astean, hiriaren iparraldean zituen posizioetara. Hala ere, atzo oraindik Ipar Kivuko hiriburuaren ondoan zeuden gerrillariak, muino estrategiko batean, Nazio Batuek RDn duten misioaren base militar baten gainean.

Hasieran RDko ekialdean geratzea eskatzen zuten matxinoek, bere komunitatea babesteko, mehatxatuta dagoela esaten dute-eta. Aldiz, militarki aurrera egin ahala, euren eskaerak areagotu egin dituzte, RDko erregimenaren, oposizioaren eta gizarte zibilaren arteko elkarrizketa politikoak eskatuz. Gobernuak, azkenean, eskaera onartu du.

Bien bitartean, behin gerrillariek Goma utzi ostean, agintari kongoarrak berriz ere administrazioa berrantolatzen saiatzen ari dira. Astelehenean Armada iritsi zen hirira, arduradun politikoekin batera. Atzo, berriz, Barne ministroak hiria bisitatu zuen «herritarrak lasaitzeko». Aireportua eta banku zentrala bihar berriz ere martxan izango dira.

Ruanda y Uganda desmienten el apoyo al M23

Según el Gobierno de la RDC y la ONU, la rebelión ha recibido el apoyo de Ruanda y de Uganda. Tanto Kigali como Kampala desmintieron con contundencia esta acusación. El pasado lunes, expertos del Consejo de Seguridad de la ONU acusaron a ambos estados de haber ayudado militarmente a los rebeldes en su ofensiva contra Goma. Según un informe de estos expertos, las fuerzas ruandesas suministraron un «apoyo directo» a los rebeldes desde que lanzaron su ofensiva, mientras Uganda aportó sobre todo un apoyo logístico, sobre todo con equipamientos. «Más de un millar de soldados ruandeses llegaron de Ruanda para ayudar al M23» en su marcha hacia Goma y 500 ayudaron a los rebeldes durante la toma de la capital de Kivu Norte, según este informe. El ministro de Defensa ruandés, James Kabarebe, fue presentado por los expertos de la ONU como el gran organizador de estas operaciones militares. Kabarebe, por su parte, consideró estas afirmaciones como «totalmente equivocadas», en una intervención ante el Parlamento de Ruanda. Además, desafió a la ONU «a que presente pruebas conceretas» de la implicación militar ruandesa en la RDC. GARA

Iheslariak

Gosearen Aurkako Ekintza erakundearen arabera, azken hamar eguneko borroken ondorioz 200.000 lagunek utzi behar izan dituzte euren etxeak. Apiriletik urrira 650.000 herritarrek egin dute ihes.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo