GARA > Idatzia > Kultura> Ikus-entzun

TELEBISTA

Osasunaz jardungo dute aste honetako «Teknopolis»-en

Hasteko, hortzeria ordenagailuz diseinatu eta makinaz mekanizatzen duen enpresa bat erakutsiko du aste honetako ETBko «Teknopolis» saioak: Mendaroko Createch Medical. Pilula-banatzaile elektroniko bat ere ezagutuko dugu; Medical Dispenser du izena eta Fagor Healthcare kooperatibak garatu du. VicomtechIK4 teknologia zentroa ere ezagutuko dugu. «Teknopolis» gaur emitituko da, 23.15etik aurrera, ETB-1 katean, eta, asteazkenean, 00.20ean, ETB-2n.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo