GARA > Idatzia > Kirolak> Surf

Joel Parkinson, 2012ko munduko txapelduna

Pipelinen irabazi eta lehen aldiz munduko titulua eskuratzea lortu du Parkok.

Haritz LARRAÑAGA ALTUNA

Joel Parkinson Parko da 2012ko munduko surf txapelduna. Azken hamarkadan zehar beti goi mailako postuetan izan arren, oraindik inoiz munduko titulua eskuratu gabea zen, itzuliko azken proba irabaztearekin batera hainbeste borrokatutako txapela bereganatzea lortu duen arte.

Itzuliko azken txapelketan, Pipelinen, Mick Faning kaleratua izan ostean, Kelly Slater eta Parkoren artean zegoen txapela. Bi lehiakide horien artean emaitza onena lortzen zuena izango zen aurtengo irabazlea.

Parko ranking orokorreko lehen postuan zen, nahiz eta aurten txapelketa bakar bat bera ere irabazi gabea izan. Horregatik, munduko titulua irabaztea nahi zuen, baina ahalik eta modu duinenean; alegia, zirkuituko azken proba irabaziz. Eta lortu zuen azkenean.

Parkok, gainera, itzuliko proba garrantzitsuena irabazi zuen, Pipelinekoa, eta, horrekin batera, munduko titulua. Horrenbestez, denboraldiari amaiera ezin hobea eman dio.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo