GARA > Idatzia > Euskal Herria

Akitaniako Kontseiluak Aurore Martin askatzeko eskatu du

GARA | BAIONA

Aurore Martinen askapena eskatzen duen mozioa onartu berri du Akitaniako Kontseiluak. Bertan gehiengoa duten alderdiek (PS, EE-Berdeak eta PRG) bultzatu dute ekimena. UMP eta FG (Ezkerreko Frontea) alderdiek ez dute bozketan parte hartu.

Mozioak jasotzen duenez, kontseilariek zalantza asko dituzte, «Martinen kasuan euroagindua aplikatzeak funtsik ba ote duen».

Epaitegi espainoleko arduradunei «bihozberak» izan daitezen eskatzen diete, Madrilen espetxeratutako zuberotarrari leporatzen dizkioten ekintzak «aspaldikoak eta jardun politikoarekin lotutakoak» direlako.

Testuinguru politikoa ere kontuan har dezatela eskatzen diete, «zatiketa baino adiskidetzea» bultzatzeko garaia delako.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo