Espetxeen aurkako eta presoen aldeko Tattoo Circus Eibarren
GARA | EIBAR
Tattoo Circus-a kartzelen kontra eta presoekiko elkartasunaren alde lan egiten duten talde eta egitura ezberdinen arteko topagune bat da. Aurten, aurrenekoz bilduko dira Eibarren (abenduaren 21ean, 22an, 23an), ideia hau berria izan ez arren. Lehenengo edizioa, Erroman egin zen 2007. urtean. Horren ostean, Bartzelona, Londres, Zaragoza eta hainbat tokitako ekintzaile gehiagok bereganatu zuten, topaketa mota hau. Milaka lagunek hartu dute parte bertan, egun, beraien gorputzak begiratzean, borroka hau ikusten dutelarik beraien azaletan. Tattoo Circus-aren funtsa, adierazpen askatasunaren eta parte-hartze politikoaren arteko lotura sortzea eta indartzea da, hau da, tatuajearen kultura eta errepresioaren nahiz kartzelaratzeen aurkako borroka batzen diren gunea sortzea.