GARA > Idatzia > Kultura> Ikus-entzun

Joxe Agirreri buruzko saio berezia ETB-1en

«Oranda» bertsolaria oroituko dute «Hitzetik Hortzera» saioan, haren heriotzatik astebetera. Saioan bertso emanaldiak, mahai-jira baten osteko tertulia eta berari buruzko iritziak bilduko dituzte.

p053_f01.jpg

GARA | DONOSTIA

Pasa den larunbatean zendu zen Joxe Agirre bertsolariaren omenezko saio berezia prestatuko du ETB-1k astebururako. Bertan, plazaz plaza bildutako bertsoaldiak ardatz hartuta, izan zen bertsolari handia oroituko dute.

Joxe Agirre Orandak bere ibilbidean zehar parte hartutako emanaldi batzuk hautatuko dituzte «Hitzetik Hortzera» programaren edizio berezia egiteko. Irudi horiekin batera, bertsolariari buruzko iritziak jasoko dituzte «Joxe Agirre, Izarraizko azeria» saioan.

Emanaldi honi esker Orandaren bertsokeraz gozatu ahal izango dugu, puntuei erantzuten emandako gaiei, zein bakarka. Horrekin batera, duela urte batzuk Manuel Sein Xanpun, Jon Azpillaga eta Joxe Lizasorekin batera Rezola sagardotegian egindako mahai-jirako eta ondorengo tertuliako pasarte batzuk berriro ikusiko ditugu.

Saioa borobiltzeko, kideak zituen bertsolari zahar zein gazteek berari buruzko iritziak emango dituzte, hala nola Imanol Lazkanok, Arrate Illarorek, Amets Arzallusek edo Xabier Euzkitzek.

EZ GALTZEKO

Hitzetik Hortzera saio berezia, «Joxe Agirre, Izarraizko azeria» izena duena, larunbatean 15.30etik aurrera emitituko dute ETB-1en eta Eitb.com webgunean.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo