GARA > Idatzia > Kultura

J.K. Rowlingen helduentzako lehen nobela euskarara ekarri dute Erein eta Alberdaniak

p044_f03_97x59.jpg

A. ARRUTI | DONOSTIA

Mundu osoan errekor guztiak hautsi dituen J.K. Rowling «Harry Potter» saga ezagunaren sortzaileak helduentzako lehen nobela kaleratu zuen irailaren 27an eta jada euskaratuta dago Erein eta Alberdania argitaletxeen elkarlanari esker -gaztelaniazkoarekin eta katalunierazkoaren batera kaleratuko dute-. Batera saileko zortzigarren liburua den «Eserleku hutsa» Estibalitz Lizasok eta Xabier Olarrak itzuli dute, eta, 556 orrialde dituela kontuan hartuta, aitortu beharra dago lana erruz egin dutela hilabete hauetan.

Herri txiki britainiar batean kokatzen da istorioa. Zinegotzi baten ustekabeko heriotzarekin hasten da eta hark utzi duen eserleku hutsa bete nahian hasiko dira herritarrak. «Boterea harrapatzeko borroka horretan ukituak geldituko dira bikote harremanak, familienak, ikasle-irakasleen artekoak...», esan zuen Alberdaniako Inaxio Mujikak. Oso nobela korala da eta drogak, gizarte bazterketa eta lotsagabekeria argi eta garbi islatzen ditu idazleak; «hitz beltzez edo takoz josita dago eleberria eta ahalegin handia egin da euskaraz hizkuntza hori egoki jasotzeko», azpimarratu zuen Mujikak. Rowlingen ustetan, belaunaldien arteko pitzadura gero eta zabalagoa da eta gizarte mailen arteko ezberdintasunak ere azpimarratzen ditu liburuan.

Argitaratu eta hiru astera milioi bat ale salduta zituen ingelesezko edizioak. Guztira 43 hizkuntzatara itzuliko da eta BBC kateak telesail labur bat egiteko asmoa du 2014rako.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo