GARA > Idatzia > Kirolak> Herri-kirolak

txinga

Agirregabiriak sei plazako abantaila emango dio Drameri

J.L.

Gaur eguerdian Debara joaten diren zaleek txinga ikuskizun dotorea ere ikusi ahal izango dute. Izan ere, Juanjo Agirregabiriak, azken urte hauetako Euskal Herriko txapeldunak, eta Bizkaian bizi den Ousman Drame senegaldarrak desafio ederra jokatuko baitute.

50 kiloko txinga bana erabili beharko dute, eta helburua ahalik eta plazarik gehien egitea izango da, denbora mugarik gabe. Hori bai, gipuzkoarrak sei plazako abantaila eman dio kirolari afrikarrari.

Drame Bizkaiko Txapelketan atera da aurten, eta oso itxura ona eman zuen. Kontua Agirregabiria da, une honetan besteen gainetik baitago eta ikusteko dago eman dion abantailari buelta emateko gai izango den ala ez.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo