GARA > Idatzia > Euskal Herria

Bederatzi talde politikok bat egin dute urtarrilaren 12ko manifestazioarekin

Bederatzi indar politikok babesa eman diote datorren larunbatean, hilak 12, Bilbon presoen eta erbesteratuen eskubideen alde Herrira mugimenduak deitu duen manifestazioari. Herri mobilizazio handi horretan parte hartzera dei egiten diete euskal herritarrei, gatazkaren ondorio guztiek «konponduak» izan behar dutelako, Euskal Herrian «denen artean bake egoera justu bat eraikitzeko aukera zabalik» dagoen une honetan.

p012_f01.jpg

Nerea GOTI |

«Urteetan eta sufrimenduan gehiegi luzatu den gatazka egoera atzean utzi eta denen artean bake egoera justu bat eraikitzeko aukera berriak zabalik dira Euskal Herrian». Hausnarketa horretatik abiatuta, bederatzi indar politikok bat egin dute urtarrilaren 12an Herrirak presoen eskubideen alde Bilbon deitu duen manifestazioarekin, eta bertan parte hartzera dei egin diete euskal herritarrei.

Ezker abertzalea, Aralar, Alternatiba, Eusko Alkartasuna, Ezker Batua-Berdeak, Eusko Ekintza, Gorripidea, Euskal Herriko Komunistak eta Antikapitalistak erakunde politikoek gatazkaren ondorioak askotarikoak izanik «denek konponduak» izan behar dutela esan zuten atzo Bilbon egindako agerraldian.

EB-Berdeak taldeko Andrea Uñak eta Aralarreko Asun Fernandez de Garaialdek gazteleraz eta euskaraz, hurrenez hurren, irakurri zuten berderatzi indarrek sinatzen duten dokumentua, non «konponbidean aurrera egiteko gatazkaren ondorioz preso eta erbestean dauden herritarren egoeran arreta jartzea beharrekoa» dela esaten duten.

Sakabanaketak presoei eta senideei dakarzkien ondorio larriak nabarmentzen dituzte, eta «lehen urrats gisa» presoei dagozkien oinarrizko giza eskubideak errespetatuak» izan daitezela eskatzen dute.

Euskal Herriratzeko eskaera

Alde horretatik, eskaera zuzenak egiten dituzte: euskal presoak Euskal Herriratzea, gaitz larriak dituztenak aske uztea eta espetxe zigorren luzatzea eta «de facto bizi osorako espetxe zigorra» ezartzen dieten neurriak bertan behera uztea.

«Aldarrikapen hauei bultzada eman», eta frantziar eta espainiar gobernuei urratsak egin ditzaten egiten zaien eskaerarekin bat egiten dute. Horregatik, bederatzi indar politikoetako ordezkariek euren militanteak datorren larunbatean, hilaren 12an, Bilbon izango direla adierazi zuten. Hala, euskal herritarrei «Giza eskubideak. Irtenbidea. Bakea. Euskal presoak Euskal Herrira» lema izango duen mobilizazioan parte hartzera dei egin zuten.

Bestalde, EAJko EBBk deialdiarekin bat ez egitea erabaki izana gaitzetsiz, indar politiko horrek ordezkatzen duen jendarte sektoreak giza eskubideekin bat egiten duela esan zuen atzo Herrirak. «Ziur gaude EAJren oinarri soziala eta militanteak ere urtarrilaren 12ko herri mobilizazio erraldoian izango direla».

«`Giza eskubideak. Irtenbidea. Bakea. Euskal presoak Euskal Herrira' dioen pankartaren atzean euskal jendartearen gehiengoak du lekua. Mobilizazio barnebiltzailea eta irekia da, euskal jendartearen gehiengoaren nahia irudikatuko duena», azaldu zuen herri mugimenduak, eta EAJko zuzendaritzari kideen eta jarraitzaileen parte hartzea ez oztopatzeko eskatu zion.

«ideologia guztiak»

«Ziur gaude EAJren oinarri soziala eta militanteak Bilboko herri mobilizazioan izango direla, bai baitakigu aldarrikapenekin ehuneko ehunean bat egiten dutela», adierazi du Herrirak, EAJko EBBk bat ez egitea erabaki izana kritikatuz.

Jornada tras jornada, las movilizaciones no cesan

En defensa de los derechos de los presos, el miércoles se movilizaron en Atarrabia (38 personas), Arrotxapea (30), Mendillorri (46) y Elizondo (43). El jueves, en Arrosadia (14), Iturrama (52), Donibane (48), Txantrea (58), Antsoain (30), Burlata (102) y Eibar (70). Ayer, en Deba (60), Oñati (60), Antzuola (28), Lekeitio (116), Ondarroa (185), Bergara (69), Getaria (45), Mundaka (25), Lizarra (62), Legorreta (21), Agurain (41), Ugao (50), Zarautz (155), Lazkao (72), Noain (26), Elgoibar (51), Amara (40), Sabin Etxea-Bilbo (110), Zizur (22), Algorta (105), Arbizu (46), Lizartza (36), Errenteria (263), Iruñea (320), Tafalla (38), Etxarri Aranatz (68), Zornotza (67), Gatika (14), Galdakao (72), Bera (20), Amurrio (35), Baztan (30) y Gasteiz (568). GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo