ARRIAGA ANTZOKIA
Garcia Lorcaren testuek inauguratuko dute «Gelatxoak eszenatokian» zikloa
Itziar Lazkano arktorea protagonista duen «Lorquianas» ikuskizunak emango dio hasiera «Gelatxoak eszenatokian» Arriaga antzokiko ziklo berriari. Emanaldian lau emakume aterako dira taula gainera, Federico Garcia Lorcaren obraren funtsezko lau emakumeri bizia emateko. Doña Rosita, Bernarda Alba, Yerma eta Mariana Pinedaren azalean, Garcia Lorcaren testuak bakarrizketa bihurtuko dituzte aktoreek.