GARA > Idatzia > Kirolak> Surf

2013ko ASP zirkuitua Hawaiin hasteko prest

ASP zirkuituko lehen WQS txapelketa urtarrilaren amaieran hasiko da Pipelinen.

Haritz LARRAÑAGA ALTUNA

2013ko mundu mailako itzulia hastear da. Lehen Mailako itzulia, WCT deritzona alegia, martxora arte hasiko ez bada ere, WQS mailako lehen txapelketak urtarrilean bertan hasiko dira.

Aurtengo WCT zirkuitua bederatzi probek osatuko dute eta lehena Australian izango da, Gold Coasteko «Snapers» eskuin olatu famatuan. Martxoaren 2an hasiko da, beraz, WCT itzulia.

PRIME kategorian (Bigarren Maila), berriz, guztira zortzi proba izango dira 2013an, eta, lehena, Australiako «Margaret River» urautsian izango da martxoaren 6tik 24ra bitartean.

Hirugarren Mailako itzuliari dagokionean, ordea, WQS zirkuituko lehen txapelketak urtarrilean bertan hasiko dira. Bata Hawaiin, Volcom Pipe Pro, urtarrilaren 27tik otsailaren 7ra bitartean jokatuko da, eta bost izarrekoa izango da.

Aste berean, urtarrilaren 28tik 30era bitartean, WQS mailako beste txapelketa bat ere izango da, lau izarrekoa, Hainan Clasic, Txinako Hainan uhartean.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo