GARA > Idatzia > Kirolak> Herri-kirolak

harri-jasotzea

Perurenak hirugarren ahalegina egingo du 300 kilokoarekin

J.L.

Inaxio Perurenak bere hirugarren ahalegina egingo du 300 kiloko harriarekin. Datorren igandean izango da, Leitzako Amazabal pilotalekuan, 12.30ean hasita. Bost minutuko txanda bat izango du, eta tarte horretan jaso beharko du marka egiteko.

Bi aldiz saiatu da Inaxio harri handi horrekin. Lehenengoa Asteasun izan zen, eta orduan harria jaso egin zuen, baina berdintzerako garaian atzetik ihes egin zion, eta harria lurrera erori eta puskatu egin zen.

Azkenekoa orain dela hilabete pasa egin zuen Leitzan, eta orduan ez zuen harria jasotzerik lortu. Lehen ahaleginean bularreraino ekarri zuen, baina bota behar izan zuen, eta ondoren ere gauza bera gertatu zitzaion. Hirugarrengoan ez du kalerik egin nahi, eta 300eko klubean sartu nahi du, Gibitegi, Iñaki Perurena bere aita eta Mieltxo Saralegi dauden klub handi horretan. Horretarako, ordea, harria bizkarrean berdindu beharko du Inaxiok.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo