GARA > Idatzia > Kirolak> Herri-kirolak

aizkora

Oihan Larretxeak eta Irazabalek iragarpenak bete dituzte

J.L.

Oihan Larretxeak eta Irazabalek lortu zuten atzo Zilarrezko Mailako Txapelketan aurrera egitea, Olano I.ari eta Pellejerori minutu erdiko aldea kenduta, Leitzan jokatu zen kanporaketan.

45 ontzako enborra zeinek kolpe gutxiagotan moztu izan zen egin behar izan zuten lehen lana, eta Olano eta Pellejero, Leitzakoa eta Aresokoa, izan ziren garaipena lortu zutenak, enborra 40 kolpetan amaitu eta aurkariei baten aldea kenduz.

Bigarren lana tamaina bereko enborra erlojuz kontra moztea izan zen, eta Larretxeak eta Irazabalek hor irauli zuten aurka zuten aldea, enborra minutu eta 31 segundoan amaitu eta aurkariei 15 segundo kenduz. Ondoren 45 ontzako enborra zutik jarrita erdibitu behar izan zuten, eta oraingoan etxekoak gailendu ziren; hala, berriro ere aurreratu egin ziren lana minutu eta 20 segundoan amaitu eta aurkariei 13 segundo kendu ostean.

Laugarren lanean 60 ontzako enborra zen moztu beharrekoa, eta hor erabaki zuten lehia Larretxeak eta Irazabalek; 2.28 izan zen beraien denbora eta 2.51 aurkariena. Ondoren, iraupen proban lau kana-erdiko ebaki behar izan zituzten, eta nafarrak eta bizkaitarrak bost segundoko tartea atera zuten; 13.00 izan zen amaierako beraien denbora eta 13.29 Olanorena eta Pellejerorena.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo