POESIA
Ainara Maiak ilunabar literarioa eskainiko du bihar Irunen
Irungo Kabigorri ateneoan «amodiozko atsegin, minak eta esperantzak» jasotzen dituen «Chansons d´amour - Ilargi beterik gabeko gaua» (Maiatz) poema liburua aurkeztuko du bihar Ainara Maia GARAko literatura kritikariak. 19.30etik aurrera izango da errezitaldia. Irungo idazleak oraingoz Euskal Herrian eskainiko duen azkena izango da, gero Txekiara bueltatuko baita irakasle lanean jarraitzeko.